Ahotsak

Mari Carmen Agirre Berezibar (1924-06-07)

Mari CarmenGurasoak Elorrio ingurukoak zituen, baina gazterik etorri ziren Eibarrera eta bertan jaio ziren Mari Carmen eta bere anai-arrebak. Untzagan jaio zen eta bertan bizi izan da beti, Txoko taberna gaineko etxeetan. Untzaga ingurua eta bertan gertatutakoak ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Aitak, Eugenio "Elorrixok", ile-apaindegia zuen Untzagan bertan. 13 urte eskas zituela harrapatu zuen gerrak eta lanean hasi behar izan zuen: umezain, BH lantegian, dendari... Elkarrizketa egiteko orduan Julita Arregi Etxeberria izan zuen lagun Mari Carmenek (eskuinekoa).

Bitorio Agirregomezkorta Agirregomezkorta (1921-01-01)

BitorioArizmendi baserrian jaio zen eta bertan bizi izan da beti. 2003. urtean, 82 urte zituela, elkarrizketa egin zitzaion Eibarko mendi-toponimia jasotzeko. Une horretan bera zen Arrate auzoko lekukorik nagusienetakoa. Elkarrizketan bere alaba (Nerea Agirregomezkorta) eta iloba (Izaskun Alberdi) ere agertzen dira.

Txomin Alberdi Arrizabalaga (1913-01-01)

TxominEibarko Gorostabeña baserrian jaio zen (Gorosta auzoa). Baserrian jaio eta bizi guztian baserriko lanetan aritua. Gerran miliziano izan zen, eta preso egin zutenez, "Batallón de trabajadoresen" ibili zen zenbait urtez. Elkarrizketan bere emaztea eta alaba ere agertzen dira.

Ana Mari Aldazabal Guridi (1924-03-18)

Ana MariEibarren jaio zen, Ibarkurutzean. Hantxe bizi izan da 40 urtez eta beste 40 urtez Bidebarrieta kalean. Gurasoak eibartarrak ziren eta 7 anai-arreba izan zituen. Ibarkurutzeko eskolan ikasi zuen (Alondegi zaharrean) eta gerora Jardinetako eskolak inauguratu zituen Errepublikako sasoian. Oso ondo gogoratzen ditu Ibarkurutzeko eta Bidebarrieta inguruko kontuak, baita Matsariako zelaiak eta erreka ere.

Agustin Arana Barinaga (1913-08-28)

AgustinEibartar "peto-petoa", gerra aurrean herria nolakoa zen ondo gogoratzen du. Gerra garaian frontean borrokatu zuen eta gerora preso egon zen luzaroan. Hiztun ona, kontu interesgarri asko aipatzen ditu. Elkarrizketak "Zatixa" elkartean egin zaizkio, Bartolo Arriola lagun duelarik.

Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945-09-17)

Luis AlbertoLuis Alberto Aranberri "Amatiño" Eibarko Bidebarrieta kalean jaio zen 1945. urtean. Eibarko eskola nazionalean hasi zituen ikasketak eta Isasi kaleko Corazonisten ikastetxean jarraitu. Geroago, hiru urtez, Bilbon eta Oronozen jarraitu zituen ikasketak. 18 urterekin Eibarrera itzuli eta bere aitaren lantegian hasi zen lanean; bertan aritu zen 13 urte inguruan. Tarte horretan, baina, bere benetako zaletasuna ondo errotuta zuen eta lantegiko lanarekin batera kazetaritzan hasi zen, Zeruko Argia aldizkarian. Horrekin batera, Eibarko kulturaleko kide egin zen eta 60. hamarkadako Eibarko mugimendu euskaltzalean zeresan zuzena izan zuen.

Felisa Areta (1945-09-17)

Felisa

Carmen Areta Lezeta (1945-09-17)

Carmen

Julita Arregi Etxeberria (1924-02-07)

JulitaArragueta kalean jaio zen eta hantxe bizi izan zen ezkondu arte. Gurasoak elgoibartarrak zituen, baserritarrak. Sei anai-arreba ziren. Amak abarketak josten zituen etxean, Azkoitirako. Gerran Bilbora joan ziren eta ondoren Santanderrera eta Lleidara. Etxera itzuli eta berehala hasi zen lanean, 16 urte ingururekin, "Beisteginean" (BH bizikleta fabrika), sopletearekin lanean. Elkarrizketa egiteko orduan, Mari Carmen Agirre Berezibar izan zuen lagun Julitak (ezkerrekoa).

Tomasa Arrieta (1924-02-07)

TomasaEibarko Amezabalegiabeletxe baserrian jaioa, bertan bizi izan da beti. Artzain ibilitakoa, Urko inguruko lurrak eta baserri lanak zoragarri ezagutzen ditu. Jubilatu ondoren kalera jaitsi zen, 70 urte bete ondoren.

Dominga Arrillaga Arrillaga (1931-01-13)

DomingaElgoibarren jaio zen Goikoetxe baserrian baina 13 urte zituenean Armasio baserrira joan zen neskame, Elgoibarrera bertara. Gero 19 urterekin Eibarko Mandiola Azpiko baserrira joan zen neskame eta bertako seme batekin ezkondu zen, 21 urte zituenean. Bertan bizi izan da harrezkero. Batez ere Eibarko kontuak aipatzen ditu, baina Elgoibarko hizkera gorde du.

Bartolo Arriola Garate (1912-11-27)

BartoloMendaron jaio arren, 7 urte besterik ez zituela etorri zen Eibarrera bere familia guztiarekin batera. Eibarko euskara darabil. Gerra aurreko kontuak oso ondo gogoratzen ditu: Eibarko kaleak, presak, errotak, eskolak, jolasak, kirolak eta abar. Buru argia du eta hizlari bikaina da; Eibarko historia eta hizkera jasotzeko hainbat proiektutan hartu du parte: "Eibarrera jatorraren bidetik", "Eibartarren Ahotan" eta abar. 1962. urtean "Zatixa" elkarte gastronomikoa sortu zuten. Elkarrizketarik gehienak elkartean bertan egin izan zaizkio. Elkarrizketa gehienetan Agustin Arana dauka lagun.

Agustina Askasibar Lauzirika (1929-08-28)

AgustinaAgustina Askasibar Lauzirika Eibarren jaio zen, 1929ko abuztuaren 28an. Isasi kaleko 10. zenbakian jaio eta bizi izan zen 2000. urtera bitartean. Bertan izan zuten "ultramarinos" denda. "Maria Txaltxaneko" izenez ezagutzen zuten denda. Ahizpa Apoloniarekin egin zuen lan bertan jubilatu artean.

Francisca Atxalbizuri (1929-08-28)

FranciscaGorosta-azpi baserrikoa. "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1983an, Antonia Iriondo, Paulina Ugarteburu, Juanita Gurrutxaga eta Seguna San Martinekin batera.

Mari Asun Azpiri Mandiola (1946-05-28)

Mari AsunEibarko Aginaga auzoko Larrañeta baserrian jaio zen 1946an. Arrate bailarako Mendigoitxi baserriko Bizente Aretarekin ezkondu zen eta bertara joan zen bizitzera. Landare-izen ugari dakizki eta horiek jasotzeko egin zitzaion elkarrizketa.

Emilio Azurmendi Agirre (1936-09-06)

EmilioGorosta bailarako Sagarbieta baserrian eman du bizi osoa. Etnografi gaiak oso gustuko ditu eta interes handia du baserrietako antzinako bizimoduarekin zerikusia duten tresnak, lexikoa, eta abarrak zaindu eta gordetzeko. Eibarko baserritarren alkate ere izan da hainbat urtetan eta oso ondo ezagutzen ditu, bai Eibarko mendi-basoak, bai Eibarko baserritarren gorabeherak. Eibarko euskara, toponimia eta etnografia jasotzeko hainbat proiektutarako lekukotasuna eman du.

Felix Barrutia Iriondo (1934-01-30)

FelixEibarren jaio zen, Arragueta kalean; gerra ondoren Jardineta kalera joan zen familia osoa. Zortzi urte inguru zituela Ardantza kalera joan ziren bizitzera eta inguru hori ondo gogoratzen du. Gurasoak eta emaztea ere eibartarrak ditu. Armeria eskolan ikasi ostean, Alfan hasi zen lanean eta bertan jubilatu zen (urtebetez Lambrettan ere jardun zuen). Mendizale amorratua, aitarekin hasi zen mendian ibiltzen 6-7 urte besterik ez zituela. Harrezkero horixe izan da bere zaletasun handiena. Futbolean ere ibili zen Txantxazelaiko txapelketetan, eta gerora Urko eta Arrate taldeetan.

Serafin Basauri Arteaga (1935-04-29)

SerafinGurasoak bizkaitarrak zituen, Atxondo ingurukoak, baina Eibarrera ezkondutakoak. Serafin eta anai-arrebak Eibarren jaio ziren eta bertan bizi izan da beti. Frontoizarreko eskola nazionaletan ikasten hasi ondoren, fraideetan eta Armeria Eskolan jarraitu zuen. 17 urterekin GAC lantegian hasi zen lanean eta, geroago, hainbat urtez Alfan. Frankismo garaian erabat murgildu zen Eibarren izan zen mugimendu klandestinoan eta euskalgintzan. 1955-1970 bitartean, Imanol Laspiur eta Juan San Martin lagun zituela, Eibarren euskararen eta euskal kulturaren inguruan izandako eragile nagusietakoa izan zen: Klub Deportiboko euskarako klaseak, ikastolak, Ekin eta abar. Baita gerora ere, HBn, Aralarren eta Elkarrin. Franko osteko lehenengo legegintzaldian zinegotzi izan zen Eibarko udaletxean. 1990. urteaz geroztik Eibarko euskara jaso eta aztertzeko saioetan ere lan handia egin du, batzuetan zuzenean lanean eta beste batzuetan lekuko bezala. Euskaltzain urgazle da.

Victoria Baskaran (1935-04-29)

Victoria"Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1983an, Julia Valenciaga eta Candida Egurenekin batera.

Jose Bergara Baskaran (1928-02-26)

JoseJose Bergara Baskaran "Agarrazpi" Gorosta bailarako Agarre Azpikoa baserrian jaio eta bizi da. Gerra garaian, baserritik ihes egin behar izan zuten. Arotza ofizioz eta afizioz, gazte-gaztetatik ekin zion egurra lantzeari. Baserriko lan guztiak zehatz-mehatz ezagutzen ditu eta haiek berri ematerako orduan abilezia izugarria erakusten du.

Enrique Bernedo Elkoro-Iribe (1926-04-07)

EnriqueEnrike Bernedo Elkoro-Iribe Eibarren jaio zen, 1926ko apirilaren 7an. Sansaburu, Errekatxu eta Txantxa-zelai inguruak oso ondo ezagutzen ditu bertan bizi zituelako bere haurtzaroa. Antzinako Eibar eta iragandako garaiak bizi-bizi ditu bere gogoan.

Genoveva Billar Eleizpuru (1907-10-31)

GenovevaSan Joan errekako Izalde baserrian jaio zen 1907an, Bergaran. Bost bat urterekin, Elgetako Egoetxeaga baserrira joan zen bizitzera. Eibarrera ezkondu zen eta bertan eman ditu azken 78 urteak. Harategian egin zuen lan 40 urtez. Hala ere, Elgeta ez du ahaztu.

Candida Eguren (1907-10-31)

Candida"Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an, Julia Valenciaga eta Victoria Baskaranekin batera.

Candido Eguren Zabarte (1906-11-25 / 2002-02-10)

CandidoAita, Benito Eguren, Angiozarren jaiotakoa, eta okina ogibidez. Ama, Modesta Zabarte, Elorrion jaiotakoa. Bergarako seminarioan merkataritza ikasketak egin zituen. Indalecio Prieto, Toribio Etxebarria eta beste hainbat intelektualen eragin handia izan zuen. Primo de Riveraren diktaduran kartzelara eraman zuten lehenengo komunista eibartarra izan zen. Errepublikaren aldarrikapenean eta ondoren 1934ko urriko iraultzan ere parte-hartze zuzena izan zuen. Gerra garaian, hainbat eginkizun izan zituen. Beste askoren antzera "Batallón de Trabajadores", kartzela eta erbestealdia ezagutu zituen.

Hizlari ezezaguna Eibar-008 (1906-11-25 / 2002-02-10)

Hizlari ezezagunaEibarko toponimia jasotzeko proiektuan, Arizmendi baserriko kideei egindako grabazioa. Gutxienez 4 hiztun daude: amama, aitxitxa, alaba eta iloba.

Sabino Errasti Elgoibar (1906-11-25 / 2002-02-10)

Sabino

Javier Etxeberria Eguren (1906-11-25 / 2002-02-10)

Javier

Migel Gallastegi Ariznabarreta (1918-02-25)

MigelMigel Gallastegi Eibarko Asoliartza baserrian jaio zen, Amaña auzoan. Bere garaiko umerik gehienak bezala, txiki-txikitatik hasi zen pilotan jokatzen, baina berehala ikusi zen profesional izateko gaitasun apartak zituela. 14-15 urte zituela Isasi kaleko "Kiputxanekua" pilotalekuan hasi zen jokatzen eta entrenatzen; berehala, Astelenan ere hasi zen entrenatzen. Hemezortzi urte zituela debutatu zuen 1936. urtean, baina gerrak harrapatu zuen. Gerra amaituta eta sasoi betean, 1940. eta 1950. hamarkadetan nagusi izan zen Euskal Herri osoan. Buruz buruko hiru txapelketa irabazi zituen (1948, 1950 eta 1951) eta dozenaka partida jokatu (eta irabazi) zituen bikoteen eta hirukoteen aurka.

Mari Tere Gantxegi Juaristi (1923-04-23)

Mari TereEibarren jaio zen Bidebarrieta kalean. Bost urte zituela Grabadores kalera joan zen bizitzera. Victor Sarasketa lantegian egon zen lanean 31 urtez, 1941-1972 bitartean, eta gerora Patronato Eibarres errehabilitazio-zentroan. Jubilatuta egon arren, elkarrizketa egiteko unean oraindik ere egunero joaten zen lanera hara laguntzera. Oso gazterik ezagutu zuen Mercedes Kareaga eta bere alboan hartu zuen parte Goi Argi elkartearen sorreran (Eibarko Sociedad Femenina) 1951. urtean. Gaur egun Mari Tere da elkartearen presidentea.

Txomin Garcia (1920-01-01)

TxominGaztea zela ofizioa ikasten hasi zen Eibarko gazteek egiten zuten moduan, baina gerra hasi zenean frontera joan behar izan zuen. Teruel eta Castellon inguruan ibili zen eta Castellón zegoela gaixotu egin zen. Emaztea Eibarren ezagutu zuen eta Soraluzera ezkondu ziren.

Tomas Gerrikagoitia (1920-01-01)

Tomas

Euxebi Gisasola Aldazabal (1922-11-05)

EuxebiAginagako Zumaran baserrian jaiotakoa. Ama Arrate Mugitzaberri baserrikoa zuen. 8 urte zituela, Aginagako eskola egin zuten eta bertan egin zituen ikasketak Gerra Zibila hasi zen arte. Sasoi hartan Euxebik 14 urte zituen. Garai gogorra zen, baina Gisasolatarrak baserrian gelditu ziren. Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. Eibarko euskararen gaineko hainbat liburutarako eman du bere lekukotasuna.

Alberto González Atxa (1935-10-13)

AlbertoEibarren, Isasi kalean jaio zen 1935an. Amak "Arma Probaderoan" egiten zuen lan eta gerrate garaian herritik alde egin behar izan zuten, "Probaderoarekin" batera. Itzuli zirenean, euren etxean beste batzuk bizitzen zeudenez, Ermura alde egin behar izan zuten. Hantxe ezkondu zen Higinia Solozabal bolibartarrarekin eta lau seme-alaben aita da. Ziortza-Bolibarko andrearen "Anittu-Goiko" baserrian bizi da gaur egun. Ermua zein Eibarkoak dira bere ume eta gaztetako gogorapenak.

Juanita Gurrutxaga Ansola (1935-10-13)

JuanitaBarrenkalekoa. "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1983an, Antonia Iriondo, Francisca Atxalbizuri, Paulina Ugarteburu eta Segunda San Martinekin batera.

Antonia Iriondo (1935-10-13)

AntoniaPartxuango baserrikoa. "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1983an, Francisca Atxalbizuri, Paulina Ugarteburu, Juanita Gurrutxaga eta Segunda San Martinekin batera.

Jose Kareaga Guridi (1930-03-09 / 2008-08-28)

JoseEibarren jaio zen 1930. urtean Errebal kalean; gurasoak ere eibartarrak zituen. Aita grabatzailea zuen, Mateo Kareaga, Errepublika garaian Eibarko udaletxean zinegotzi izandakoa (errepublikazalea). Aitita ere grabatzaile eta damaskinatzaile ezaguna izan zen, Kaietano Kareaga. Jose bera ere gazterik hasi zen marrazkigintzan eta grabatzaile lanetan. Margolaria ere izan da.

Faustino Larrañaga Ugarteburu (1904-08-29 / 2007-02-23)

FaustinoAita Barinagakoa (Markina) zuen eta ama Gerrikaizkoa. Aginagara ezkondu ziren, eliza ondora, eta bertan jaio zen Faustino 1904an. Zortzi anai-arrebetatik zaharrena, urte bi zituela "Arando Aurtena" baserrira joan ziren bizitzera, eta hantxe bizi izan da 80 urtean. Auzo bereko Josefa Ugarteburu Azpiazurekin ezkonduta, alaba bakarra izan zuten. 80 urte inguru zituela, alargunduta, alabaren etxera jaitsi zen bizi izatera; hala ere, egunero igo izan da baserrira (oinez) 90 urte bete arte. Baserritarra ogibidez, egur-ikatza eramaten zuen Eibarko tailerretara sua egin eta pistolaginak burdina tenplean ipintzeko. "Drogetenitturrin", Ermua eta Mallabiko herri aldizkarian, bere 100. urtebetetzearen aitzakiarekin elkarrizketa egin zitzaion "Danerako lain urte dakat" izenburuarekin. Ermuan hil zen 102 urteak beteta.

Ignacia Larrarte (1904-08-29 / 2007-02-23)

Ignacia"Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an, Margarita Murgizu, Vicenta Unanue eta Cleto Unzuetarekin batera.

Concha Laspiur Zabala (1924-11-30)

ConchaBergaran jaio zen, baina 4 urterekin etorri zen familia osoa Eibarrera eta eibartar sentitzen da (hizkeraz ere eibartarra da). Aita txistularia izan zen Eibarren errepublika garaian. Concharen anaia, Imanol Laspiur, euskaltzale ezaguna izan da. Concha ere euskaltzale amorratua izan da beti, eta 1963tik aurrera, euskarako irakaslea izan da. 1963an klaseak ematen hasi zen, erdi ezkutuan, Eibarko Kulturala elkartean; gerora, hainbat urtez, AEK-ko irakasle izan da.

Juan Leturiondo (1924-11-30)

JuanEibarko Arrateballeko Gaztelu baserriko semea. Bertan bizi izan da beti.

Faustina Lopez Larrea (1908-10-13 / 2008-06-13)

FaustinaElgetakalean jaio zen 1908. urtean. Aita nafarra zen, baina euskaraz ikasi zuen. Ama "Ermuarretakua", Elgetakalean bertan zegoen okindegiko alaba. Eibarko kale zaharrak eta Elgetarako bidea ondo gogoratzen ditu Faustinak, eta batez ere Urki ingurua nolakoa zen gerra aurrean, horixe baitzen beren jolaslekua.

Juliana Mandiola Maguregi (1908-10-13 / 2008-06-13)

Juliana

Hainbat hizlari Matrallako irratia (Eibar) (1908-10-13 / 2008-06-13)

Hainbat hizlariEibarko Matraillako Irratiko zenbait programaren grabazioa. Eibarko zenbait gazte agertzen dira berbetan: Dani Astarloa, Silbia Hernandez eta Leire Narbaiza.

Rosario Milikua (1915-10-15)

RosarioMallabian jaio zen, baina Eibarko Kaskarrain baserrira ezkondu zen. Kaskarrain baserri inguruko toponimia ondo ezagutzen du eta Mallabiko hainbat ipuin ere ederki kontatu zituen.

Margarita Murgizu Azurmendi (1912-02-22 / 2004-07-14)

MargaritaMargarita 1912an jaio zen Eibarren. Aldatzeko ikastetxean ikasi zuen eta irakasle egin zen. Maltzagako auzo-eskolan jardun zuen 1920ko hamarkadan umeei klaseak ematen. Horren ostean, Bilbon jardun zuen lanean. Ikastolen sorrera bertatik bertara ezagutu zuen, eta orduz kanpo euskaraz irakasten zuen Bilbon. "Eibarko antxiñako jolas eta kantak" proiekturako egin zitzaion grabazioa 1982an.

Vicente Olabe Etxebarria (1911-05-24 / 2006-12-22)

VicenteEibarren jaioa Bitor Sarasketa kalean. Jacinto Olabe artistaren semea. Ingeniaritza ikasi zuen Bilbon eta Alfako zuzendari izan zen urte askoan. Azken urteotan Bilbon bizi izan da. Toribio Etxebarria osabaren hiztegia aztertu eta landu du.

Maritxu Olarra Olazagirre (1928-10-19)

MaritxuEibarko Arrate auzoan azken 60 urteotan gertatutakoaren lekukorik handiena da Maritxu. 1928. urtean jaio zen Donostian, Zabalegi baserrian (Aieten), baina hamabost urte besterik ez zituela, 1943an, Eibarrera joan zen zerbitzatzera Arrateko abadetxera, Don Pedro Gorostidi ezagunaren etxera. Don Pedro eta bere senideak zaindu zituen, Arrateko ostatuan zerbitzatu zuen, Arrateko elizako serora izan zen hainbat urtez, eliza alboko dendako arduraduna izan zen, Arrate Irratiaren sorrera ezagutu zuen, eta Arraten azken 60 urteotan izan diren aldaketa guztiak bizi izan ditu. Don Pedroren iloba batekin ezkondu zen 1957an, Andres Egidazurekin, eta 3 alaba izan ditu. Bere hizkeran, Eibarko, Elgoibarko eta Donostiako euskararen eragina nabari da, nahiz eta elgoibartarra nagusitu (Don Pedro eta bere senarra elgoibartarrak baitira).

Dimas Ormaetxea (1928-10-19)

DimasEibarko Kiñarra auzoko Iraegi baserrian jaioa, hantxe bizi izan da beti. Eibarko toponimia biltzeko lanean parte hartu zuen. Baserritarra eta artzaina.

Ziriako Ortiz de Zarate Arrinda (1928-06-07)

ZiriakoEibarko Maria Angela kalean jaio zen 1928an, baina "Elorreta" baserrian hazitakoa da, Urko mendiaren magalean. Han emandako urteak ganadu eta baserriaren mundua ondo ezagutzeko beta eman zioten. Eskolara joateko aukera eza bere irakurtzeko zaletasun apartarekin orekatu zuen. Bertsolaritzaren, pilotaren eta batez ere herri-kirolen gaineko artxibo bizia da bere burua, data eta datu kontuetarako fidagarria oso. Eibarko "Arrate Irratiko" esatari 1982tik geroztik, herri-kirolak komunikabideetan duten hutsunea betetzea lortu du bere eguneroko agerraldiekin. Ermura ezkondu eta bertan bizi da.

Maritxu Osa Unamuno (1921-05-11)

MaritxuEibarko Ariatzan jaio zen (gaur egun desagertuta dagoen kalea), "Sanjuantxoneko" etxean. Bost urterekin Jardinetara joan zen bizitzera. Aita Goimendikoa zuen (Bergara), ama Arrazola baserrikoa (Otaola-Kiñarra auzoa). Maritxuk ere egun asko pasa zituen Arrazolan. Baserri ezaguna zen Eibarren; taberna eta bolatokia ere bazituen eta erromeriak egiten ziren jaiegunetan. Kiñarra, Goimendi eta Azurtza inguruko baserritarren bilgunea zen. Eibarko kaletik ere hainbat lagun joaten zen jaiegunetan dantzara eta afaltzera. Gerra garaia ere baserrian igaro zuen, bala eta kanoi hotsak buru gainean zituztela.

Juan Luis Rodriguez (1921-05-11)

Juan Luis

Maria Luisa San Martin Urriategi (1921-05-11)

Maria LuisaOtaola auzoko Eguren baserrikoa. "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an.

Segunda San Martin Urriategi (1921-05-11)

SegundaEguren baserrikoa. "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1983an, Antonia Iriondo, Francisca Atxalbizuri, Paulina Ugarteburu eta Juanita Gurrutxagarekin batera.

Benigna Sarasketa Maiztegi (1922-06-29)

BenignaEibarko Jardineta kalean jaio zen 1924. urtean eta han egin du bizi guztia. Jardineta kalean 4 etxe besterik ez zeuden garai hartan. Bere osaba Kruzetaneko zineko langilea zen, eta ondo gogoratzen ditu antzokia eta gerra aurreko pelikulak. Gerra garaian Bilbora eta Valentziara joan behar izan zuen bere familiarekin. Albericen pasa zituen 2 urte inguru, errepublikazaleen arma-fabriketan lanean, beste hainbat eibartarrekin batera.

Mertxe Ugarte Atxotegi (1927-03-31)

MertxeEibarren jaio zen, Elgetakalean, 1927. urtean. Aita Amorebietakoa zuen, ama eibartarra. Oso ondo gogoratzen ditu umetako Eibar eta gerra aurreko kale zaharrak: Arraindegi, Birjiñape, Barrenkale, Elgetakale, Piparkale (Ifarkale) eta abar. Elgetakale inguruko taberna eta dendei buruzko informazio asko ere eman du elkarrizketan: Badeteneko taberna, Ermuarrareneko okindegia, Buruneko sagardotegia... Sinfo denda ezaguna ere gertu-gertutik ezagutu izan du, bere amama baitzen Sinforosa "Sinfo" oihal eta bordatuen denda ezaguneko ugazaba.

Hipoli Ugarteburu Lizarralde (1921-01-30)

HipoliEibarko Bidebarrixetan jaio eta hantxe joan zen eskolara ere, doña Felisa maistrarekin; hark erakutsitakoak ahaztu barik ditu. Gerrate denboran hainbat bizileku eta bizipen gogor ezagutu ostean, Eibarren etxerik ez eta 18 urte egin berri zituela, gurasoekin batera Ermuko Kaltxangora etorri zen. Josten egiten zuen etxerako zein kanporako, eta ederto gogoratzen ditu orduko moda eta oihalen mundu hori. Etxekoei josten ikasi nahi zuela esan zienean, aita Justok Dibujora bidali zuen Eibarko Akademia batera, jostun ona izateko beharrezko izango zuela erizten zion eta. "Erromadetako" Andoni Areitioaurtenarekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Hizkera: eibartarra.

Paulina Ugarteburu Iriondo (1921-01-30)

PaulinaNebera baserrikoa."Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1983an, Antonia Iriondo, Francisca Atxalbizuri, Seguna San Martin eta Juanita Gurrutxagarekin batera.

Emilia Unamuno Zamakola (1915-04-27 / 2009-05-22)

EmiliaEibarko Arraindegi kalean jaio zen. Oso gazterik joan zen Calbetón kalera bizitzera, baina Arraindegi kaleko sentitzen da. Gerrak eraman zuen Arraindegi kalea eta, elkarrizketa egiteko unean, Emilia da kale horretan jaiotakoen artean edadetuena. Kaleari buruzko hainbat azalpen eman dizkigu. Aita Soraluzekoa zuen, baina gazterik etorritakoa Eibarrera; ama oso gazterik hil zitzaion. Eskolara udaletxera joan zen doña Petra irakaslearekin, baina denbora gutxian: ez zitzaion gustatzen eta etxean lan asko izaten zuen egiteko (amaren faltan). Familia guztia sozialista zen; anaia nagusiek 1934ko matxinadan hartu zuten parte. Bere senarra gerran zauritu zuten.

Vicenta Unanue (1915-04-27 / 2009-05-22)

Vicenta"Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an, Margarita Murgizu, Ignacia Larrarte eta Cleto Unzuetarekin batera.

Jesusa Unzetabarrenetxea (1918-03-31)

JesusaBarrenetxe baserrian jaioa, azken 30 urteotan kalean bizi da. Hala ere, sarri igotzen da baserrira, eta baserria oso ondo zaintzen dute bere eta bere ahizpen artean. Baserriko tresna guztiak ondo gordeta dituzte, ia-ia museo baten itxurarekin.

Cleto Unzueta (1918-03-31)

Cleto"Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an, Margarita Murgizu, Vicenta Unanue eta Ignacia Larrarterekin batera.

Julia Valenciaga Lasuen (1918-03-31)

Julia"Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an, Candida Eguren eta Victoria Baskaranekin batera.

Danel Zenarruzabeitia Badiola (1927-01-03)

DanelEibarren jaio zen 1927an eta hiru anaiaren artean gazteena izan zen bera. Gerratea zabaldu zenean, familia osoak Eibartik alde egin behar izan zuen Elgoibarko baserri batera lehenengo eta Ermura gero, senideen babesera kasu bietan. Gerrako hiru urteak, mutil koxkorra zela, Ermuan eman zituen eta ondo gogoan ditu ordukoak. Etxekoekin Eibarrera itzuli bazen ere, sasoi hartan egindako lagunekin harremana galdu ez duenez, Ermuko geroragoko gauza ugari ditu gogoan. Itziar Alberdi eibartarrarekin ezkondu eta lau seme-alaben aita da. Orduko askok bezala, tailertxo bat jarri zuen eta badu zeresana industriaren gorakadaren gainean. Eibarko Batzokian lehendakari lanetan zegoen EAJ eta EA bereizi ziren garaian.

Timoteo Zubiate (1927-01-03)

Timoteo1931n, Primo de Riveraren diktadura garaian Eibarko alkate izan zen hilabete batzuetan. "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" proiektuaren barruan egin zitzaion elkarrizketa 1982an.