Berba bakotxan eskemia, fitxia

Ez dago guk moldatu dogun eskemako atal guzti-guztietarako informaziñua daukan berbarik, batzuk aberatsaguak dira, konplikaziño gehixagokuak, eta beste batzuek baliokidia dauke bakarrik. Tartian, danetik dago.

 

ESKEMIA:

 

 

SARRERIA (forma eta erabillerian barri). [NORMALIZAUTAKO BERBIA] KATEGORIXIA. IZEN ZIENTIFIKUA - BALIOKIDIA(K) (pareko erderazko berbak). DEFINIZIÑUA ERDERAZ + DEF. EUSKERAZ.
EJENPLUA(K).
EJ. ERDERAZ
IT. ---. ALD. --, --, --. JAT. --. ERAB. -- -- --. SIN. --, --. ANTON. --, --. BES. --, --. IK. --, --. OST. --.
1. ESAKERAK... BALIOKIDIA(K). --. EUSKERAKO ESPLIKAZIÑUA. IT. --. ALD. --, --. JAT. --. ERAB. --. SIN. --. ANTON. --. IK. --.
2. ESAK. BALIOK. --. EUSK. ESPLIK. IT. --. ALD. --, --. JAT. --. ERAB. --. SIN. --. ANT. --. IK. --.
3. ESAK. BALIOK. --. EUSK. ESPLIK-. IT. --. ALD. --, --. JAT. --. ERAB. --. SIN. --. ANT. --. IK. --.
(...)

 

 

EJENPLURAKO:

 

EUKI (EUKITZE) [eduki] Ad. Poseer, tener. Sintetikua da. Ezertarako be ez dauka adolerik. / Gura neban danak agurtzia, baiña ez neban euki denborarik. No tiene aliño para nada. / Querí­a despedirme de todos, pero no tuve tiempo. It. TE, EEE. Erab. gerokua "euko" egitten da gehixenetan, gaztenak "eukiko" be esaten daben arren (baitta TEk berak be). 1. Ojo eukixok horri!. "Frase festiva con que se recomienda a un pí­caro" (TE, 587). Ojo eukixok horri, Anton! 2. Miña geldi(rik) eukitzeko ez izan (EEE). "No tener pelos en la lengua; no cortarse un pelo". Andria ez zan mutua; baiña gizonak be mingaiña ez eban geldirik eukitzeko (EEE).

Dana dala, sarrittan dudiakin geratu gara berbaren bat, edo perifrasiren bat... zer ete dan justo, ala ze forma daukan, ala Eibarko berbia ete dan, eta abar. Horrek dudok euki izan doguzenian, (Â) markia sartu detsagu onduan, ipinittakua ez dala zihero segurua aitzen emoteko. Horrek, edozein zatirako balio dau.