Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko 4 urteko plan estrategikoaren eta urteroko kudeaketa planaren jarraipena egiteko sortzen da Euskararen Aholku Batzordea. Gizartearen esparru garrantzitsuetako eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen ordezkariez osatua dago.
Eibarko Udalak udalerrian, Eusko Jaurlaritzaren eskariz, 2002ko ekainaren 4an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) prestatu eta garatzea onartu zuen Eusko Jaurlaritza, HABE eta Foru Aldundiko ordezkariekin batera.
Planaren helburu nagusia euskaraz bizi nahi duten herritarrei, horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikarako neurriak erabakitzea da, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskararen berreskurapen osoa lortu asmoz, euskararen aldeko urratsak areagotzeko.
Plan hori 4 urterako da eta hiru atalek osatzen dute: diagnosia, plan estrategikoa eta kudeaketa-plana. Dagoeneko lehen biak amaituta daude.
EBPNk ekimen instituzionala eta soziala uztartu eta lankidetza sustatzea eskatzen du,eta planaren jarraipena egiteko Udalak Euskararen Aholku Batzordea sortzen du, gizarte esparru garrantzitsuenetako andra-gizonen artean aukeratutakoekin eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariekin osatuko dena.
Organu aholku-emailea da, eta Eibarko Udalari atxikia Euskara eta Kultura batzorde aholkulariaren bitartez.
Organo aholku-emaile hau udalerrian hizkuntza-normalkuntzan diharduten talde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkarien harreman-organoa izango da.
Udalaren Euskara Aholku Batzordeak partaide hauek izango ditu: