Atarikua

Urtiak dira Eibarko Udalak eta Eibarko Euskera Mintegixak alkarlanian diharduela, Eibarko euskerian corpusa jaso, jorratu, sakondu, prestau eta, arloka, liburuetan argitaratzen. Hainbat lan kaleratu dira hónetan urtiotan: gramatikia ardatz moduan daukenak, lexikuaren ingurukuak, idatzirako irizpidiak, ikerketak...

Lekuan lekuko euskeria be lau haizetara zabaltzia komeni dala eta, teknologia barrixak eskintzen daben aukeria aprobetxau eta oiñ arte sortutako lanak, gura dabenaren eskueran jartzia erabaki dau Eibarko Udalak.

Gune honetan atal nagusi bi dagoz. Alde batetik, Eibarko Hiztegi Orokorra eta, bestetik, osterantzeko publikaziñuak.

Helburuei dagokixenez, zabaltziaz gaiñ, honek ekimenonek eragin-zeregiña be euki deixan nahi dogu. Izan be, herri bat baiño gehixago dira lexikua eta hizkuntzian gaiñeko bestelako hainbat atal landuta daukezenak. Azken baten, holako zabalkundiak, jakiña, ikerketa joerak indartzeko eta egunero darabilgun euskeria jatortu eta beruagua egitteko aukeria emoten dabe eta.

Hiztegixan gaiñian, zer esanik ez, oiñarri nagusixa eta bizkarrazurra Toribio Etxebarrian Flexiones Verbales y Lexicon del Euskera Dialectal de Eibar hiztegixa da baiña, beste alde batetik, Eibarko Hiztegi Etnografikua eta Nerea Aretaren doktore tesixa be kontuan eukitzekuak dira háretatik be ekarpen edarrak egon diralako. Horrez gaiñ, Eibarko Euskera Mintegixan inguruko kidiak egindako ehundaka eta dozenaka ekarpen be eziñ ahaztu. Beraz, urtietan zihar egindako ahalegiñaren ondorixua eta frutua da hau.

Hiztegixaz gaiñ eta horrekin batera, Eibarko euskeriaren corpusaren gaiñian publikauta dagozen hainbat materixal ipini dittugu "on line". Alde batetik, Eibarko udalak argitaratutakuak eta, bestetik, beste alkarte batzuk egindakuak: Eta Kittok eta Badihardugu euskera alkartiak. Ondoren doian zerrendan ikusi leikez.

Eibarko Udalak corpusaren gaiñian argitaratutakuak: 

Eibarko Udaleko euskara saillak egindako bestelako argitalpenak:

Oharra: Eibarko Udalak badakaz helbidian Eibarko oroimen historikuan inguruan hainbat argitalpen.

Badihardugu Euskera Alkartiak argitaratutakuak:

Eta Kitto Euskara Elkarteak argitaratutakuak:

 

Oharra: Eta Kitto Euskara Elkarteak badaukaz bere webgunian euskeraz argitaratutako beste liburu batzuk.