Aurreko Hiztegiaren Atarikoa eta Azalpenak

Atarikua

Urtiak dira Eibarko Udalak eta Eibarko Euskera Mintegixak alkarlanian diharduela, Eibarko euskerian corpusa jaso, jorratu, sakondu, prestau eta, arloka, liburuetan argitaratzen. Hainbat lan kaleratu dira hónetan urtiotan: gramatikia ardatz moduan daukenak, lexikuaren ingurukuak, idatzirako irizpidiak, ikerketak...

Lekuan lekuko euskeria be lau haizetara zabaltzia komeni dala eta, teknologia barrixak eskintzen daben aukeria aprobetxau eta oiñ arte sortutako lanak, gura dabenaren eskueran jartzia erabaki dau Eibarko Udalak.

Gune honetan atal nagusi bi dagoz. Alde batetik, Eibarko Hiztegi Orokorra eta, bestetik, osterantzeko publikaziñuak.

Helburuei dagokixenez, zabaltziaz gaiñ, honek ekimenonek eragin-zeregiña be euki deixan nahi dogu. Izan be, herri bat baiño gehixago dira lexikua eta hizkuntzian gaiñeko bestelako hainbat atal landuta daukezenak. Azken baten, holako zabalkundiak, jakiña, ikerketa joerak indartzeko eta egunero darabilgun euskeria jatortu eta beruagua egitteko aukeria emoten dabe eta.

Hiztegixan gaiñian, zer esanik ez, oiñarri nagusixa eta bizkarrazurra Toribio Etxebarrian Flexiones Verbales y Lexicon del Euskera Dialectal de Eibar hiztegixa da baiña, beste alde batetik, Eibarko Hiztegi Etnografikua eta Nerea Aretaren doktore tesixa be kontuan eukitzekuak dira háretatik be ekarpen edarrak egon diralako. Horrez gaiñ, Eibarko Euskera Mintegixan inguruko kidiak egindako ehundaka eta dozenaka ekarpen be eziñ ahaztu. Beraz, urtietan zihar egindako ahalegiñaren ondorixua eta frutua da hau.

Hiztegixaz gaiñ eta horrekin batera, Eibarko euskeriaren corpusaren gaiñian publikauta dagozen hainbat materixal ipini dittugu "on line". Alde batetik, Eibarko udalak argitaratutakuak eta, bestetik, beste alkarte batzuk egindakuak: Eta Kittok eta Badihardugu euskera alkartiak. Ondoren doian zerrendan ikusi leikez.

Eibarko Udalak corpusaren gaiñian argitaratutakuak: 

Eibarko Udaleko euskara saillak egindako bestelako argitalpenak:

Oharra: Eibarko Udalak badakaz helbidian Eibarko oroimen historikuan inguruan hainbat argitalpen.

Badihardugu Euskera Alkartiak argitaratutakuak:

Eta Kitto Euskara Elkarteak argitaratutakuak:

 

Oharra: Eta Kitto Euskara Elkarteak badaukaz bere webgunian euskeraz argitaratutako beste liburu batzuk.

Azalpenak

Alderdi teorikuena

Berbak sartzeko irizpidiak

Goguan euki dittugu berben jatorrixan inguruan hainbeste lagunek aittatzen dittuen kriterixuak, baiña geure biharrerako moldatuta:

 

 

"Euskaltzaindiak, lehenbizi, orain artean bere izenaren pean argitaratu dituen hitz zerrenda eta hiztegiak aztertu behar zituen, eta horietako hitzek Hiztegi Batuan izan behar zuten forma eta edukia erabaki. Nolanahi ere, hitz horiekin batera, orobat bildu ditugu Hiztegi Batuaren lehen idatzaldi honetara gure literatura tradizioan ongi finkaturiko hitzak, eta baita azken hogeita hamar urteotako testuetan agertzen direnak ere, osaera zuzenekoak izanik premia bati erantzuteko egokitzat jo direnean" (EUSKALTZAINDIA, 2000, 482).

 

"[Azkuek] euskaran erro luzeak bota dituzten hitzak zokoratu edo bigarren mailan utziko ditu askotan. Eta beste batzuk, aldiz, errorik ez dutenak, edo, izatekotan, guztiz erkina dutenak, lehen tokian jarriko.
Altube izango da joera honen kritikaririk handiena (...) argi eta garbi ezarriko du zein den hiztegigilearen egitekoa. Ez ditu hark hitz guztiak maila berean jarri behar. Maiztasunari, zabalerari eta hitzak hizkuntzan duen erroztapenari behar dio begiratu. Zenbat eta erabiliago den hitz bat, zenbat eta sustrai sakonagoa duen hizkuntzan, orduan eta jatorragoa da hitz hura, edozein tokitatik datorrelarik ere.
Altubek asmatu eta bataiatuko du kontu hontan argi handia egotzi duen bereizpen zoriontsu hura: Alegia, gauza bat dela erdal hitza eta beste bat, zeharo beste bat, gero, erdaratiko hitza. Erdaratiko hitza euskal hitza izan daiteke, eta da, euskaran erro sakonak baldin baditu" (L. VILLASANTEk, in R.M. AZKUE, 1984, 13).

 

"En la lengua vasca como en otras, es propio lo que el uso ha apropiado y el origen es cosa que sólo interesa de una manera central al que se ocupa de etimología; la distinción entre léxico patrimonial y préstamos tampoco tiene más que un valor relativo. Una lengua y su léxico son algo dado, que merece ante todo respeto. Es, en efecto, paradójico pretender que es vasco un neologismo que se acaba de crear y negar esta condición a un término que nuestros antepasados han venido usando sin interrupción desde hace muchos siglos. (...) Lo que ahora nos interesa es que la línea entre lo que podemos llamar léxico plenamente vasco y el extraño es vacilante y, como consecuencia, que la demarcación habrá de hacerse de una manera arbitraria, por casuística, y con arreglo muchas veces a preferencias subjetivas (...) Por otra parte, la etimología es algo que, en principio, debe mantenerse cuidadosamente separada de la lexicografía descriptiva. ¿Hará falta decir, además, que el estado de la etimología vasca es todavía bastante primitivo? (...) Salta a la vista que la etimología tiene que basarse en la descripción, y no a la inversa" (K. MITXELENAk, in R.M. AZKUE, 1984, 31-32).

Horrek esan gura dau prestamuak (erderatik euskerara gehixen bat) asko dagozela hamen hiztegixan, pareko euskerazko berbia euki ala ez. Horretarako goguan euki dogu egunero erabiltzen dan ala ez, eta esanguria. Erderazko esangura bardiña dauken berbak be badagoz, Eibarren asko erabiltzen diralako; beste batzuetan euskeraz eta erderaz esangura diferentiak daukez, eta horrek duda barik sartu doguz * . Erderazko berbak euskeratutakuan, geuregandutakuan aldaketa fonetikuak dagozenian be, eta dana dalako berbia erabiltzen bada, ez dogu erreparorik euki sartzeko.

Aparteko arazua izan da erderazko ordezkuak emotia, eta kontrakua. Batzuetan euskerazko berbendako ez dago erderazko berbarik, eta lokuziñua edo perifrasisa ipini bihar izan dogu Baliokide legez. Bestetan kontrara pasatzen da, eta euskeraz lokuziño edo perifrasisak darabiguz erderaz berba bakarrakin esaten dana aitzen emoteko. Holakuetan, bestiak egitten daben moduan * , ordezko berbian lekuan azalpentxua egin da.

Berben sarrerako itxuria

Gure zeregin nagusixa oiñ arteko forma "zaharreri" itxura "barrixa" emotia izan da, gaur eguneko joeren bidetik gehixenbat. TEk berak hori egunen baten egingo zala susmau eban itxuria:

 

"diré que mi ortografí­a no hace autoridad, y las alteraciones que pueden darse son más bien defectos que intención reformadora. Lo mismo digo de los análisis gramaticales, en que no he querido que la duda detuviera mi labor. Ahí­ están los técnicos para corregir los lapsus. Lo que me autoriza en mi empeño y explica la audacia de mi intento, no es ninguna erudición libresca ni el brillo de ningún tí­tulo académico, sino la circunstancia de ser persona que ha hecho su vida afectiva, familiar y no poco de la relación general, por más de setenta años, en el habla que aquí­ se ha propuesto registrar" (TE, 101).

 

 

"Si algún mérito hubiera, pues, en este trabajo, no poca parte del merecimiento corresponderá a su amistosa asistencia [bere andriana], y si tanto queda por corregir en él por quien sepa hacerlo mejor, mayor le habrá de ser esta tarea sin los muchos consejos que ella me impuso" (TE, 750).

 

Berbak, jeneralian, ahalik eta osuen ipini dira, erreferenzia moruan beste hiztegi batzuk eta abar eukitta, baiña beti be goguan izanda Eibarko euskerako berbak eta berben eta formen barri emon bihar dogula, barrizten eta osatzen ibili barik. Esate baterako, "IDISKO" forma osuena bada be, Eibarren beti-beti "ISKO" esaten dan ezkeriok, sarreratzat ISKO laga dogu, eta onduan ipini detsagu [idisko] normalizautako formia. Hamen hiztegixan, itturri danak goguan hartuta, arazua dago ahozko erregistrua eta liburuetakua nahasten diralako * . Gaiñera, erabillera sinkronikua eta diakronikua be nahastau egitten dira, baiña dana dala hasierako helburueri men egin detsegu.

Goguan hartzekua da K. MITXELENAk ziñuana (nahiz eta beste mailla baten), guk be ez deigun R.M. Azkuek aditz sistemetan moduan larregikerixarik egin:

 

"la actividad de Azkue, que nunca se vio enteramente libre y otra cosa habrá sido sorprendente en su paí­s y en su tiempo de un cierto "constructivismo" o "creacionismo", llevó en su juventud la tendencia a combinar libremente elementos de sistemas distintos y a realizar ciertas posibilidades que le parecí­an estar implí­citas en la estructura de la lengua, aunque ésta jamás se hubiera cuidado de realizarlas (...). Porque la reconstrucciíon lingüí­stica, tal como se viene practicando desde Schleicher, no es una restauración ni tiene efectos prácticos de ninguna suerte. Pero lo que Azkue querí­a era precisamente esto, restaurar, por ejemplo, el verbo vasco, como se restaura un edificio o un cuadro: borrar en la lengua las injurias del tiempo y desempañar el brillo original del instante mismo de su creación. Y eso, para los neogramáticos por lo menos y para sus sucesores, no es sólo empresa imposible, sino que carece de todo sentido, porque no hay creación ex nihilo ni estado paradisí­aco anterior a la caí­da, sino evolución en que todo estado de lengua procede de otro estado anterior de lengua. Es decir, que la reconstrucción y las formas provistas de asterisco que suelen ser su resultado no tienen más que un interés teórico, en la medida que permiten explicar las formas históricamente dadas a partir de protoformas prehistóricas, no atestiguadas, y reducir, por lo menos en los casos más favorables, su diversidad a una unidad anterior. Si esto tiene algún valor práctico, lo tiene sólo en el sentido de que nos obliga a aceptar como hecho evidente que la unidad de las formas dialectales diversificadas no se halla en el futuro, sino en el pasado, histórico o prehistórico, de la lengua. Se quiere decir una unidad en que las diferencias quedan abolidas y reconciliadas en la raí­z de su origen común. En el futuro puede estar la unidad en que una de las variantes suplanta y devora a las otras. (...) Habrá que decir, para acabar con este inciso, que no se debe abusar de la reconstrucción (el reino de la pura posibilidad no conoce lí­mites ni fronteras), que sólo se justifica cuando trata de explicar, y explica realmente, hechos, datos empí­ricos (...) Añádase, para proceder con justicia, que Azkue, como los demás cayó en este pecado al tratar del verbo, no del léxico" (in R.M. AZKUE, 1984, 26-27).

 

Hortik reflexiño batzuk egin geinkez:

 

  • Batetik, TEn, AZn, historixako liburuetako eta Eibarko euskeran egindako testu eta ikerketetako * berbak eta formak izan biharko leukiela gure erreferenzia nagusixa Eibarko aldaerak ezagutzerakuan, dokumentauta daguazen neurrixan. Beste kontu bat da hárek berba danok hamen hiztegixan sartu ala ez. Eibarko OEH moduko batek urtengo leuke hori egiñ ezkeriok, benetan interesantia eta egin biharrekua Eibarko lexikua sakon ezagutu ahal izateko.
  • Berbak idatzitta egotiak ez dau esan nahi euren benetako formia edo egittura fonikua hori zanik: zeiñek daki ze transkripziño arau erabili daben bakotxak?, hasi XIV-XVI. gizaldiko eskribauetatik eta R.M. Azkue edo T. Etxebarria bera arte, idem P. Zelaia, A. Iturrioz, JSM... batak eta bestiak, bakotxak bere erara interpretau eta idatziko zittuan entzundako soiñuak.
  • Edozelan be, argi laga bihar dogu ez dogula asmau berba bat be; itturrixa liburuetakua ez bada, ahozkua da. Egin doguna izan da aldatu, gehixenbat osotu eta moldatu Eibarko euskeriana ez dan sistema ortografiko-foniko normalizaura (esaterako, h letria, * z txistukarixa, ts afrikarixia...). Horrek esan gura dau bateron batek hau hiztegixau darabillenian ez dabela topauko jatorriko formia, aldatutakua baiño; jatorriko formak ezagutzeko, derrigorrian jo biharko dau edo bibliografixara edo grabaziñuetara.

Euskerazko sarreren inguruan esan biharrekuak

Normalian forma mugagabiak jaso dira. Horrek esan gura dau batzuetan sarreran ipini dogun formia ezaguna dala, baiña beste batzuetan ez, dedukziñoz etara bihar izan dalako. Problematikuak dira berba amaierako soiñu alternanziak (-a/-e, -o/-u (...)), edo aditz izena jasotako aditzak esaterako. K. MITXELENAn berbak dakarguz hori fenomenuori argitzeko:
"Hay restituciones erróneas de formas básicas, en las que todos incurrimos con facilidad cuando lo único que está documentado son, en la terminología de Kurylowich, formes fondées, y no las correspondientes formes de fondation: téngase en cuenta que éstas son básicas porque a partir de ellas las otras son previsibles, mientras que la inversa no es siempre cierta. Un ejemplo claro es itoitu, participio inexistente, deducido de itoite(n), sustantivo verbal que se documenta en Oihenart y en otros autores. De hecho, el participio, bien atestiguado, es idoki y la diferencia idok- /itoi- es uno de los ejemplos de un antiguo tipo de alternancia, cuya razón no se ha encontrado todavía".
"Cuando se cita el hapax endore, «alcalde», no parece repararse que su e no es segura. Su único testimonio, RS 73, da hendorea, forma determinada, que en vizcaíno, antiguo o moderno, es ambigua, como forme fondée. Es bien sabido que vizcaíno alabea supone el indeterminado alaba, pero que semea supone seme. Por lo tanto, de (h)endorea no puede llegarse más que a (h)endora / -e, sin que sea posible determinar más precisamente la vocal final del tema" (in R.M. AZKUE, 1984, 37).

BERBA-SARRERAK ETA ALDAERAK. Berben aldaerak be ez dira ahaztu biharrekuak. Gehixenetan ahozko itturrixetan topau doguz, baiña horrek ez dau esan nahi kontuan hartu bihar ez dittugunik. Holan ziñuan K. MITXELENAk:

"reunir las distintas variantes de una palabra, es decir, las formas divergentes que tienen a lo que se puede asumir un mismo origen (...) Quien no está iniciado difícilmente podrá adivinar la dispersión que pueden alcanzar, a lo largo y ancho del diccionario, estas variantes (...) La consecuencia práctica es, me parece, que habría que encontrarse algún medio, y las remisiones de una forma a otra u otras parece el más simple, para que la dispersión no produzca confusión y, sobre todo, no haga que se omitan variantes que puedan ser del mayor interés y datos imprescindibles para una interpretación diacrónica ajustada a la realidad" (in R.M. AZKUE, 1984, 38).

Guk "Ald" letren onduan sartu doguz topautako guztiak. Edozelan be, guri be OEH egin dabeneri pasatzen jakuena pasatzen jaku:

"Encabezamiento de los artículos. Se agrupan todas las variantes atestiguadas y la información relativa a una determinada unidad léxica dentro de un único artículo o entrada, es decir, bajo un único lema".
"Como es sabido, la frontera entre variantes de una misma unidad léxica y unidades léxicas distintas no está, en la práctica, todo lo definida que sería de desear. En los casos dudosos hemos considerado más oportuno no llevar los criterios etimológicos hasta sus últimas consecuencias y basarnos, sobre todo, en los de uso. Así, se han considerado lemas diferentes aipatu y aitatu (...) pues no faltan casos en los que estas dos formas coinciden en un mismo texto. De todos modos, hemos recurrido al sistema de reenvíos (cross-references) para indicar la indudable relación entre las unidades léxicas así dispuestas" (OEH, 1987 I, XII. or.).

Guretako aldaerak gehixen bat fonetikuak dira, berba batek hartzen dittuan itxurak. Baiña alderdi diakronikua-etimologikua goguan hartzerakuan, dudako kaso asko suertau jakuz, ez dogulako berben historixian barri jasotzen: GALBURU (Ald. garburu) GARI-BURU; HARLANDU HARRI-LANDU (Ald. harri-lando) esate baterako.

  • Berben esanguria be ez da beti garbixa. Beste batzuk be konturatu dira horrekin:
"La determinación del sentido de una palabra suele ser siempre una cuestión mucho más compleja que todo lo referente a la forma" (in R.M. AZKUE, 1984, 37).
  • Edozelan be, formen alderdixan, guk geuk ez detsegu kriterixo estetikueri erreparau (horrek moden antzera aldatu egin leikez, eta gaur politta dana bixar zatarra izan leike...), eta ahalik objetibuen, zientifikuen eta zorrotzen jokatzeko ahalegiña egin dogu.

Ze berba sartu diran

Berba danak ez dira itturri bakarrekuak; dana dalako berbian gaiñeko informaziño barrixa emoten daben autoria edo biharra itturritzat jaso dogu. Berba batzuetan bi, hiru edo lau itturri be aittatu doguz. Danera, 13.000 sarrera inguru dagoz, eta hortik aparte, bakotxan aldaerak, esakerak eta abar. Edozelan be, ez dagoz eguneroko bizimoduan erabiltzen diran berba dan-danak, hori be ez dalako honen biharronen asmua; eta beste berba batzuk ostera, bizittasuna galduta dauke zihero, edo "hil" biharrian dagoz. Eran dogun itturrixen urak egin deskue bidia.

T. ETXEBARRIAn Lexikoiko sarrera-berba guztiak jaso dira (guretako, TE markautakuak), geure erara moldauta: danera ixa 8.600 sarrera (justu, 8.585), esakerak eta, aparte. Batzuetan, ejenpluetako lexikua be aintzat hartu dogu, gure ustez sarreria merezi daben berbak be buruan ipinitta. TEk berak behin baiño gehixagotan esan eban zer sartu eban Lexikoian:

"he tratado de recoger las voces y las formas y los modos en que ellas se articulan en el lenguaje cotidiano de nuestro pueblo, según lo aprendimos de nuestros padres, pensando que acaso sea de alguna utilidad registrarlo antes de que por efecto de cierta política se hayan enterrado en el olvido" (TE, 100).
"de los términos naturalizados sólo he recogido los referentes al comercio diario de la vida común del pueblo de que se trata, y si no se olvida el acervo inagotable de los derivados de las lenguas clásicas y los neologismos de vigencia universal que ha impuesto a todas las lenguas literarias y cultas el desarrollo de los conocimientos, de las ciencias y de la técnica, se comprenderá fácilmente que en Eibar hayamos podido valernos del vascuence en la familia, en la calle, en el Ayuntamiento, en la iglesia, en la casa del pueblo, en las reuniones políticas y en las charlas de café de un pueblo que leía muchos periódicos y libros y se apasionaba por todo lo que ocurría en el mundo" (TE, 749).

Baiña moldatzerakuan, "arazuak" topau doguz: sarrittan TEk sarreran dakarrena eta ejenpluan dakarrena ez datoz bat. Batzuetan sarreran izen konpuestua dakar eta ejenpluan berba bakarra dakar, edo kontrara. Holakuetan, sarreria gehittu egin dogu, falta dana ipini sarrera barrixakin, berba bixetako bata ejenplorik barik geratu arren be. Beste batzuetan, TEk ipintzen daben ejenplua ez da sarrerarako zihero "egokixa", kategorixak edo esangurak "nahastau" egitten dittualako. Baiña lehelengotik goguan hartu dogu TEk sarreriakin dakarzen berba gehixenak sarreria badauke, berandako gitxi edo asko lexikalizauta eguazelako izango zala, eta berba gehixenak sarreria merezi dabela. Ez dogu, ba, Lexikoia lehengo moduan bardin-bardin laga: ortografixia ez eze, kanbixo kualitatibo haundixaguak daukaz. Honen hiztegixonen azkenengo bersiñua Lexikoian beste ediziño bat baiño askoz gehixago da.

Ez da ahaztu bihar honen hiztegixonen zati nagusiña, halanda be, TEn Lexikoia dala eta hamengo ejenpluak "aitzeko" Lexikoia bera be ezagutu bihar dala. Esate baterako, ejenplu asko eta asko Bibliako zitak dira, euskeratuta, edo erreferenzia letz berak esanda. Dana dalako zatixa nundik hartu daben esaten dabenian guk be "euskeratu" egin dogu. Esaterako, TEk "Act." dakarrena guk "Egiñak" ipini dogu, TEn "Prob." guk "Esak.", eta abar.

Beste batzuk jasotako berbak

BESTE BATZUK JASOTAKO BERBAK be batu dira, kaleratutako biharretatik edo informaziño dokumentalan bittartez:

  • AN: Eibarko Udalak beragandik jasota daukan berba listau bat erabili dogu. Danera, 44 berbak dauke handik hartutako informaziñua.
  • AS: urtietan batzen juan dan berbak eta esakerak laga deskuz, formato informatikuan. Ahozko itturrixak eta liburuetakuak erabili dittu. 160 berbak dauke berari jasotako informaziñua.
  • AZ: berbak Euskal Herri osuan jaso zittuan, eta Eibarkuak "eib." markatzen zittuan. Beragandik 70 berbarako informaziñua hartu dogu * .
  • EEE: Liburuan hauxe dago batuta: "bertoko euskararen berezitasun batzuk, euskara adierazkorra: lokuzioak, morfosintaxiaren era jatorrak eta esanahi bereziko berbak" (EEE, 7). Informaziño gehixena idatzittako biharretatik etaratakua da, baiña "ahozko euskeraren lekukotasuna ere" (EEE, 10) jaso nahi izan dabe. Eskuan erabili daben "Material guzti horretatik zein berba edo esaldi aukeratu eta zein ez erabakitzeko orduan erizpidea hauxe izan da: guretzat deigarriak, bitxiak edo dagoeneko erabiltzen ez direnak sartu ditugu" (EEE, 11). Hor dagoz, beste batzuen artian, lokuziñuak, errefrauak, esakerak, kantu zatixak, metaforak, eufemismuak, umiekin erabiltzen diran berbak, interjekziñuak, onomatopeiak eta abar. Danera, 405 berbatan dago bertatik hartutako informaziñua.
  • ETNO * . Hango berbak sei atal nagusittan partiduta dagoz, eta zer sartu daben jakitteko sarrerako "Berben aukeraketa" zatira jo bihar da. Han argi diñue tope nagusixa alderdi etnografikuan daguala eta azken baten hauxe da han sartutakua:
" Atalez atal ezberdintasunik bada ere, oro har lau irizpide nagusi hauek erabili ditugu liburuan zein berbatzu sartu behar genituen erabakitzeko orduan:
  • Galzorian dauden hitzei, Eibarren bertan eta inguruan gutxi erabiltzen direnei, lehentasuna eman diegu; horrelakoak denak sartu ditugu.
  • Inguruko herrietakoak izanda, Eibarren ezagunak bai, baina bertakotzat ez ditugunak kanpoan laga ditugu. Esate baterako, igel berba ezaguna da eibartar askorendako, baina inork ez du bertakotzat joko, Eibarren ugaratxo eta ugarixo bakarrik erabiltzen direlako. Atlas linguistikoetan interes soziolinguistiko handia izaten dute ezezko datuek eta hitzen ezagutza pasiboak (hau da, nahiz eta herri batean hitz bat erabili ez, ezaguna den ala ez jakiteak). Gure bilketak beste helburu bat du, eta ez dugu horrelako daturik sartu, liburu honen helburuak (eta orri-mugak) gainditzen zituelako.
  • Euskarak aspalditik jaso izan ditu erdarazko hitzak, eta guk ere beldur barik ekarri ditugu liburu honetara. Hori bai, kanpoan laga ditugu: (1.-) eremu zabaleko erdal hitzak (junta, llave inglesa, desague...); (2.-) bertako hitzekin leihan dauden berba berri eta arrotzak. Adibidez, Eibarren erabat arrunta da marraskillo hitza; inguruko herrietan ere Eibarko berba berezitzat joten da, eibartarrok bakarrik darabilgun berba bereizgarritzat. Kasu horretan alperrikoa da karakol sartzea, nahiz eta 40-60 urte bitarteko jendearen artean dexente zabaldu den. Edo hilabete izenak sartzeko orduan, marti eta zemendi sartu egin ditugu, baina junio eta enero ez.
  • Eibarren erabili arren, oso hedadura zabalekoak diren berbak, kanpoan laga ditugu: harri, ogi edo txori, adibidez. Salbuespena egin dugu, batukoen aldaerekin (bedar, lora edo landara) edo adiera bereziren bat dutenekin (esate baterako, mendi sartu egin dugu baso esanguragaz). Bada, dena dela, azken irizpide horri egin behar diogun ohar bat: ez dugu berdin jokatu "zerrenda osoak" izendatu ditugunekin. Hau da, perretxiko izenak edo txori izenak aukeratzeko orduan, denak sartu ditugu, ezagun zein ezezagun, horrelakoetan irakurleari zerrenda osoak eskaintzea interesgarria pentsatu zaigulako" (ETNO).
Berbak liburuetatik zein grabaziñuetatik hartutakuak dira. Hamengo ixa 2.700 berbak dauke handik hartutako informaziñua (2.677k hain justu). Horrek esan gura dau, T. Etxebarrian Lexikoian onduan, hauxe dala hiztegixan hurrengo itturri nagusixa. Hori alderdixori hobeto aitzeko be, bertara liburura jotia litzake zuzenena.
  • IL. Berba, esakera, lokuziño... asko batu zittuan, batzuek TEri jasota, beste batzuek eguneroko berbetatik hartuta. Guk ez dogu berak emoten daben esplikaziño oso-osua kopixau, bere biharretan be konsultau leikelako, eta dana dalako berbia, aldaerak eta ejenpluak jaso doguz gehixenbat. Beragandik 233 berbarako informaziñua hartu dogu.
  • JSM. T. Etxebarrian Lexikoia aberaste aldera egindako biharra da: berbak eta esangurak gehittu, "akatsak" zuzendu... "osagarri" bat egin nahi izan dau. Beragandik hartutako datuak 248 berban inguruan dagoz.
  • NA. Tesisian holan diño:
"Tesiaren gorputzean adierazi denez, lexiko bilketa bigarren mailan utzi dugu eta bidenabar jasotzen joan garen hitzak, esaerak, kantuak, mundu ikuspegia adierazten duten egiturak... datu-base batean biltzen joan gara. Oraingoz, ez da lan lexikografiko ez lexikologiko sistematikorik egin: ahozko hizkeratik zuzenean jasotako material gordinak aurkezten dira hemen.
(...)
Taula bat lexikoari eskainitakoa da, berba solteei, edo gehienez ere lokuzio laburrei, kontzeptu garbiak adierazten dituztenei. Izenak, izenondoak eta aditzak jaso dira batez ere, baina badira onomatopeia batzuk ere, atzizkiak... Eibarren gaur egun erabiltzen diren berbak aurkezten dira (ez denak, jakina), edo/eta noizbait ahozko erabileran bizirik zeudenak eta egun bakarrik lekukoen oroimenean bizirik darraitenak. Ez dugu berbak jasotzeko idatzizko iturrietara jo, baina bai kontsultarako. Taula honetako hitzak zerbait markatua dutelako ezarri dira, edo forma, edo esangura, edo galbidean daudelako, edo balio etnografikoa dutelako..." * .

Hortik, 1.018 sarrerarako informaziñua etara da * .

  • UD. Berba gehixenak TEri hartutakuak dira, edo EEEtik, edo ILenetik, baiña badagoz hor agiri ez diranak. Hortik, 26 berbarako informaziñua hartu dogu.
  • VO. Berakin batzar bat egin dogu (N. ARETA bere etxera juanda, 2003-II-12xan), eta TEn Lexikoian bertan gauza batzuk apuntauta emon deskuz. Hortik aparte, hiru orduko grabaziño bat be egin detsagu, eta holan informaziño gehixago jaso dogu. "Tio Toribion" biharra aberasteko lagundu gura izan dau VOk. 44 berban inguruan sartuta dago beragandik hartutako informaziñua.



Hiztegixa bera zelakua dan: alderdi teknikuena

Liburuetako zitak

Berbaz berba kopixatzerakuan edo aittatzerakuan, hau kontuan hartzekua da:

  • T. Etxebarrianak beti hamendik ediziñotik hartutakuak dira: ETXEBARRIA, T.: Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar. Juan San Martinen gehigarrixagaz (1998). Orduan, holan ipiñiko da: (TE, orrialdea).

  • R.M. Azkuenak beti hamendik: AZKUE, R. Mª de: Diccionario vasco - español - francés (1984).
  • I. Laspiurrenak beti hamendik: LASPIUR, I.: Eibarrera jatorraren bidetik (1999).

Hiztegixa bera: euskerazko alderdixan, zer eta zelan egin dogun

Era askotako informaziñua jasotzeko ahalegiña egin dogu, beste batzuk esandakuak jasotze aldera, nahi geu konturatutakuak aitzen emoteko. Batetik, normalian berbeta biko hiztegixetan egoten dan informaziñua dago: sarreria bera, kategorixa gramatikala, itzulpena, eta dana dalako konzeptuan, gauzian... definiziñua. Bestetik, berbian inguruko informaziñua batu dogu: itturrixa edo nundik hartu dogun, jatorrixa, aldaerak eta erabilleria. Horrez gaiñera, berbiak beste berba batzuekin daukan lotura semantikua be azaldu dogu batzuetan, sinonimuak, antonimuak, paronimuak... aintzat hartzerakuan. Berbekin egindako ejenpluak eta esakerak, lokuziñuak... aparteko aberastasuna dakarre. Banan-banan aittatuko dogu zati bakotxa:

2.1. Berba "sarreria" bera

  • Sarrera nagusitzat forma bakarra ipini da, maiuskulan. Horrek ez dau esan nahi berbian aldaeretan inportantiena danik, edo bestiak baiño hobeto daguanik. Argixago ikustiarren erabagi dogu holan egittia, eta gure ustez gehixen erabiltzen dana, edo batuko formatik hurren daguana jarri dogu buruan. Edozein modutan be, era osuenian idatzitta ipini dogu.
    Dudia euki dogu ia berba bakotxian SARRERAn bertan dana dalako berbian aldaerak be jarri bihar diran, ala ostiango informaziñuan artian juan biharko litzaken. * .
  • Sarrerak, normalian, mugagabian dagoz. Izeneri, adjetibueri eta antzerakueri deklinabide kasu markak kendu detseguz:
    "Euskal hiztegigintzan aspaldi honetan ohi denez, izenak eta izenondoak artikulu gabe ematen ditugu" (EUSKALTZAINDIA, 2000, 483).
  • Ortografixian inguruan, ez dira beteko beti ejenpluetan erabili doguzen kriterixuak (EIOEko erabagixak gehixenbat). Berba amaieretan ez dogu ipini palatalizaziñorik: "e(g)in, hil, goiz, noiz (...)", baiña berba barruan bai ("elixa, haixe (...)").
  • Morfologixa kontuak:
    • Erakuslien, izenordaiñen... sarrerak nominatibuan eta ergatibuan bakarrik ipini doguz. Dana dala, ejenpluak gorde egin doguz. Esaterako, TEn -A artikuluan informaziñuak ez dau bere sarrerarik eukiko, baiña ejenplua tokatzen jakon berbiaren barruan egongo da.
    • Balixo erakuslia dauken adberbixo kategorixako formak, sarrerak inesibuan (hamen, hor, han) eta adlatibuan (hona, horra, hara) dauke bakarrik. Inesibuan ablatibua eta leku-denborazko genitibua be ipini doguz; adlatibuan, hirurak batera.
    • Berbuak: partizipixua ipini dogu bakarrik, eta aditz izena albuan, mugagabian, parentesi artian. Aldaerak, bai partizipixuanak bai aditz izenanak, tokatzen jakuen lekuan. Esate baterako: "ATXURTU (ATXURTZE). Ald. atxurtutze".
  • Lexikoko kontu batzuk:
    • Berba berezixak, edo metalinguistikakuak: persona izenak, gatxizenak; leku izenak, herri izenak, basarri izenak; letra izenak..., euren sarreria dauke.
    • Perifrasi eta lokuziñuak:
      • Lexikalizautakuak behintzat, bakotxak bere sarreria dauka. Esate baterako: "NEGAR. Iz."; "NEGAR EGIÑ.. Ad.".
      • Erderaz pareko esanguria daukenak berba bakarrakin nahi perifrasisakin esaten dana, bakotxak bere sarreria dauka, kalko hutsa ez diranak izan ezik. Esate baterako, "MEZIA EMON: celebrar misa"k, sarreria dauka.
      • Lokuziñuak izen nagusi ezagunik ez daukanian, sarreria emon detsagu. Esaterako: ETA ABAR: "Orrua eta abarra badarabil behintzat bedorrek".
  • Berba alkartu eta eratorrixak euren sarreria dauke, ez dagoz beste buru baten barruan, esate baterako "jardunbide" bera bakarrik be sarreratik topau ahal izateko.
  • Forma eta erabillera gramatikalan barri, batzuetan bakarrik emon dogu sarreran bertan; ostiango esplikaziño zabalaguak emotekotan, Erab. zatixan sartu doguz. Ejenpluan agiri da zelako erabilleria eta formia hartzen daben, azken baten. Kasu baterako, berbuetan, "urten, irakin...." erakuetan, ze adizki hartzen daben, da (NOR), jako (NOR-I), dau (NOR-K), detsa (NOR-I-K) ipini dogu parentesi artian. Horrekin ez dogu nahi argibide taxonomiko abstrakturik emotia, "konkordanzia" kaso batzuk erakustia baiño, gehixenbat datibo markia noiz erabili. Ejenplurako: URTEN (URTETZE) (dau/detsa). Horrekin esan gura da "urten dau"n onduan "urten detsa" be erabiltzen dala. Beste ejenplu bat: AGIRI (IZAN) (da/jako/dau). Horrekin erakusten da "agiri da, agiri jako, agiri dau" erabiltzen dirala baiña ez "*agiri detsa".
  • Forma "batua, estandarra" be albuan ipini dogu, kortxete artian, minuskulan, aportaziñua izan leikelakuan [Itturri nagusixak HB, OEH, I. Sarasola (1995), ELHUYAR, izan dira.]. Pare-parekua topau dogunian ipini dogu. Edozelan be, "aportaziñua" ez da bardiña berba danetan. Esate baterako, ARTIAN adberbixuan onduan [artean] ipintzia ez dau emoten aportaziño haundixegixa danik; baiña akaso lagungarrixa izan leike ABIADA [abixada], ABOTS [ahots] ipintzia. Edozelan be, erderazko formak daguazenetik, ez da gatxa izango batuko formia ostian be topatzia.
  • Kasuistikia:
    • Berba homofonuak-homografuak, sarrera bana dauke. Esate baterako:
      1 HORI: Kat.: Erak.
      2 HORI: Kat.: Iz. / Adj.
    • Berba polisemikuak, kategorixa bateko esangura bakotxak sarrera bana dauke. Kategorixa bat baiño gehixago badauka be, sarrera bana. Esate baterako: "BERO (1) Iz. "calor". BERO (2) Adj. "caliente". BERO (3) Adj. "colérico, irascible".
    • Berba eratorrixak sarreran gorde doguz. Lista bat egin dogu atzizkixekin. Esaterako: GIZUR, GIZURTI, GIZURTEROk, danak dauke euren sarreria.
    • Berba bat kategorixa bat baiño gehixago moduan erabilitta, kategorixa bakotxak sarrera bana dauka. Esate baterako: "JAN" Ad. /"JAN(A)" Iz.

2.2.Kategorixia

  • Kategorixa gramatikalen laburdurak:
    • IZEN ARRUNTA: Iz.
    • PERSONA EDO PERSONAJE IZENA: P. Iz.
    • ABIZENA: Abiz.
    • GATXIZENA: Gatxiz.
    • LEKU IZENA: L. Iz.
    • BASARRI IZENA: B. Iz.
    • TOPONIMUA: Top.
    • LETRA IZENAK, METALINGUISTIKIA: Metaling.
    • IZENONDUA (ADJEKTIBUA): Adj.
    • ADITZONDUA (ADBERBIXUA): Adb.
    • POSTPOSIZIÑUA: Postpos.
    • ADITZA: Ad.
    • IZENORDAIÑA: Izord.
    • ERAKUSLIA, DETERMINATZAILLIA: Erak. determ.
    • ERAKUSLIA, IZENORDAIÑA: Erak. izord.
    • ZENBATZAILLIA: Zenb.
    • GALDETZAILLIA: Gald.
    • INTERJEKZIÑUA: Interj.
    • LOTURA SINTAKTIKUA EDO/ETA DISKURSIBUA (barruan hartzen dittu lokailluak, juntagailluak eta menderagailluak): Sint.
    • LOKUZIÑUA: Lok.
    • ONOMATOPEIA: Onomat.
    • ADIERAZKORRA, BERBA RARUA (gaur egunian behintzat): Adier.
  • Kategorixia noiz markau dogun:
"Gramatika kategoria aditz guztietan adierazi da, egungo euskal hiztegietan erabili ohi diren klase eta laburduren bidez; gainerako hitzetan, joskera arazoetan argigarria eta zehazgarria gerta zitekeenean soilik adierazi da" (EUSKALTZAINDIA, 2000, 483).


Gaiñera, TEk dakarrenian be, kategorixia zuzen markauta badauka, gorde egin dogu. Zuzendu egin bihar izan danian be, zuzendu egin dogu.

Berba homofonuak (homografuak) kategorixa batekuak baiño gehixagokuak badira be, kategorixia markau egin dogu.

Persona izenak, gatxizenak, abizenak, leku izenak, basarri izenak, interjekziñuak eta onomatopeiak [Onomatopeiak formato informatikuan topatzerakuan, onena izango zan kategorixaka billatzia, erderaz ipintzerakuan pixkat gatxa dalako bete-betian parekuakin asmatzia, ez dogulako lematizatzaillerik erabili.] beti markau dira.

Jeneralian, kategorixia ahal dan gehixenetan markau da, billatzerakuan be posibilidade gehixago emoteko. Edozelan be, berba eta perifrasi batzuen kategorixia anbiguedadian sartzen dira, eta baleike berba batzuk guk era batera hartu doguna besten batek bestera hartzia.

2.3. "Definiziñuak"

"Definiziñuak" edo antzerakuak, erderazko baliokidien ondorik jarri doguz. Erderazko definiziño gehixenak TEri hartutakuak dira (zitau egin dogunian behintzat); ostian, euskeraz emon doguz.

2.4. Ejenpluak

Ejenpluak, bat baiño gehixago daguanian, punto eta segi erabili dogu, tartian / barra bat daguala. TEn ejenpluak izan ezik, beste danak nundik edo zeiñi hartutakuak diran markau egin dogu; markau bako ejenpluak, ba, TEnak dira. Berba baterako autore baten baiño gehixagon ejenpluak daguazenian, danetan markau dogu itturrixa. Autore batek ejenplo bat baiño gehixago badauka berba baterako, ejenplo danen azkenian aitzen emon dogu. Esate baterako, "ESKATU (ESKATZE)"rako, honek jaso doguz: "Eskatu guran korapillua, haundixagua laga eban. / Ez da izango erreza korapillo ha eskatutzia. / Lotutzia baiño, eskatzia gatxagua. (TE). / Dana askatu bihar juat. (ETNO)". Lehelengo hiru ejenpluak, danak dira TEnak.

Ejenpluak idazterakuan, itturri, jatorri, erregistro... askotakuak diran ezkeriok, askatasun haundixaguakin jokatu dogu forma aldetik: batetik, TEn Lexikoiko ejenpluak dira gehixenak, baiña ahozko jardunetik hartutakuak be badira. Berba batzuk barrixak dira eta beste batzuk oin gaur egunian erabili be egitten ez diranak. Horregaittik antzerako formia emotiarren danak kriterixo bardiñakin tratau dira; azken fiñian, helburua berben kontestua emotia da, eta benetako formak ezagutzeko itturrixetara jo bihar da. Horrek bidia emoten dau ejenpluetan aldaerak be erabiltzeko, ez derrigorrian sarrera-buruko forma osotuak.

2.5.

Daguanian, euskerazko ejenpluan "itzulpena" normalian TEk egindakua da. Guk geuk ez dogu bape itzulpenik egiñ, harenak jaso baiño. Ejenplo bat baiño gehixago badago, ordena gorde dogu, barrak ipinitta.

2.6.

Berbian inguruko ostiango informaziño lexikala, semantikua, itturrixena...:
  • ITTURRIXA(K) = It. Normalian, berba bakotxa nundik hartu dan siglen bittartez ipini dogu (ikusi laburduretan egillien eta liburuen siglak), orrixa ipini barik, leitzeko astunegixa izan leikelakuan. Itturri bat baiño gehixago daguanian, danak aittatu doguz.
  • ALDAERAK = Ald. Gehixenak ahozko itturrikuak dira, baiña liburuetatik be jaso doguz. Guk jasotakuak ipini egin doguz, baiña horrek ez dau esan nahi erabiltzen diran aldaera danak hamen batuta daguazenik.
  • JATORRIXA EDO/ETA FORMA ETIMOLOGIKO OSUENA = Jat. (Esate baterako: keixa. Jat. kereixa).
  • ERABILLERIA = Erab. Hiru erabillera alderdi hartu dira goguan:
    • Zelan erabili, informaziño gramatikala. Hau aparteko berbetan bakarrik ipini da.
    • Zenbat erabiltzen dan. Gehixenbat lau gradu aitzen emon doguz:
      • Eibarren zeiñ erabiltzen dan gehixago; Eibarko forma normala.
      • Berbia galtzen daguala (galtzen; galduta).
      • Berba biñ artian zein gehixago (x, y baiño gehixago).
      • Eibarren erabiltzen dala, baiña beste herrixetan ez; eta alderantziz (Eibarren bai, inguruetan ez / inguruetan bai, Eibarren ez).
    • Zeiñek erabiltzen daben. Zer hartu dogun goguan: alderdi geografikua (auzuak); basarrixa-kalia; edadia; sexua.
  • Batzuetan hori informaziñuori iñori hartutakua da (TEnetik, ETNOtik...), eta beste batzuetan perzepziñoz egin dogu. Edozelan be, ez dira estudixo estadistikuak eta antzerakuak egiñ, eta ez da zihero autoridadetzat hartu bihar.
    • Dana dalako berbatik etaratako forma KONPUESTUAK, ERATORRIXAK edo PERIFRASISAK (Beste berba batzuetan) = Bes. Holakuetan, aldaera bakotxian errepikatu biharrian ("ontzako maillubi, ontzako maillabi, ontzako maubi"), sarrerako izenarekin bakarrik ipini doguz, bestelan alperrik larregi astunduko litzakelako. Edozelan be, ez doguz dan-danak aittatu, hori zeregiñori beste bihar baterako lain badalakuan.
    • ESAKERAK, LOKUZIÑUAK, KANTUAK... = Esak. Esakera, lokuziño... bakotxa numerauta ipini dogu, sarrera barik, bakotxak aldaerak eta abar euki leikezelako. Baiña esakera... bakotxan unidade nagusi bakotxak bai badau bere sarreria; esate baterako: "AMAn GONApetik URTEN bako UMIA (no salir del cascarón)", eta danen barruan ipini dogu esakeriori.
    • SINONIMUAK, PAREKO BERBAK = Sin. Sinonimotzat hartu doguz TEk berak dakarzenak, eta guk osterantzian topau doguzenak. Gehixenetan Eibarko bertako sinonimuak dira baiña batzuetan gaur Eibarko euskera jatorrian erabiltzen ez diranak be bai. Esate baterako, "AMATAU. Sin. itzali"; eta "itzali" Eibarkua ez dan ezkeriok, ez dau sarrerarik eukiko. Markautako sinonimo guztiak, Eibarren erabiltzen badira, bakotxak bere sarreria dauka. Dana dala, hau ez da sinonimuen hiztegi bat, eta ez dagoz dan-danak zihero landuta.
    • ANTONIMUAK, KONTRAKO BERBAK = Anton.
    • Antzerako berbak, baiña beste esangura batekuak: PARONIMUAK = Ik.
    • EJENPLUKO ostiantzeko berben formen, esanguren... eta abarren inguruan ARGITTU BIHARREKUAK, ediziño kritiko baten ipintzen diran aparteko kontuak = Ost.

    Erderazko baliokidiak

    Ahal danik eta berba eta baliokide gehixen ipintzeko ahalegiña egin da, erregistro askotakuak. Batzuetan berba bakarrak dira, beste batzuetan lokuziño eta perpausetara jo bihar izan dogu. Asko errepikatuta daguazen arren (euskerako berbak sinonimuak izatiarren), baliokidietan 33.981 sarrera dagoz danera, baiña errepikatzeke be 19.500dik gora berba, lokuziño eta abar diferente dagoz. Topau dogunian, Flora eta Faunako berbetarako izen zientifikua be jaso dogu, parentesi artian ipinitta. Izenak eta adjektibuak erderaz normalian maskulinuan eta femeninuan ipini doguz; esate baterako: "BERBALDUN: cotorro,-a. KALTEGARRI: dañino,-a". Eta normalian andrazkuen zeozer danian, femeninuan bakarrik ipini dogu; esaterako: "TXATXALA: alelada, boba, casquivana, estúpida ...".


    Ortografixa kontuak

    Ortografixia moldatzeko kriterixo nagusixak honek izan dira:

    • EIBARKO EUSKERA MINTEGIA: Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak (1997) (EIOE)
    • Goiko liburutxuko 17. puntua ez da bete hiztegixa moldatzerakuan: edutezko genitiborako, TEk sistemaz -n kasu markia erabiltzen dau eta eguneroko berbeta jatorrian be holan egitten da. Hori kasu markiori beti-beti ejenpluan daguan ezkeriok, eziñezkua da inesiboko kasu markiakin nahastatzia. *

    Dana dala, beste gauza batzuk be aittatu bihar dira, beti be Eibarko erabillera jatorrari erreparauta:

    • 4.1. Konsonante frikari txistukari eta afrikarixak, euskera baturako normalizauta daguan moduan ipini dira normalian: " s / z /x", "ts / tz /tx", Eibarko fonemak bakarrik "s, x" eta "tz, tx" diran arren. Afrikarixa apikarixia ("ts") dauken berbak, Erabillerian barruan ipini dogu zelan esaten dan, "tz" ala "tx".
    • 4.2. Bokal arteko konsonantiekin zelan jokatu dogun: "-h-, -g-, -r-, -d-...". Esate baterako: "ma(ra)smia, ze(r/d)ena, ke(re)ixia, ata(r)ixa, a(r)apua"...:
      • 4.2.1. Silaba osua beti galtzen dabenian, hori silabiori kendu eta premiñia badago, gero aitzen emon forma osua. Esaterako: "Letz. Jat. legez".
      • 4.2.2. Bokal luziak erabiltzen diranian ("mats /maats", kasurako), forma osuena ipiniko da: mahats; aapo arapo; leen legen.
      • 4.2.3. Berbia dana dalako konsonante barik "lexikalizauta" dauanian, diptonguak sortuta esaterako, forma laburra ipiniko da: atari, atai /atei; argizari, argizai; eguraldi, egualdi; keixpe, bialdu, euki, aitxu, aitzen emon, ganau, aiña, aiskidatu, beitxu, zartaiñ....
      • 4.2.4. Bokal arteko konsonantia galtzia batzuetan bai eta bestetan ez pasatzen bada, sarreran osorik ipini, eta aldaeretan parentesi artian. Normalian, leherkari belare ahostuna izaten da, "g". Esaterako: "na(g)usi, u(g)ezaba, e(g)in, be(g)iratu, a(g)indu, eza(g)utu...".
      • 4.2.5. Kontrakua pasatzen danian, "bihar" ez dan konsonantia sartutakuan zer egin?: "egun, igez, igesi egin, zegozer, legun, negurri, ago, zugaitz": HB-ko formak gorde doguz sarrerarako, eta bestiak Aldaeren artian laga doguz. Esate baterako: Ehun. Ald. egun. "Egun errialekua galdu jakola diño Pellok, kaletik etxerakuan".
    • 4.3. "H" letria, batuan daukan gehixenetan ipini dogu, Eibarren bokal luziakin esaten danian ("mahats"), bakarrakin esaten danian ("txahal, lehen, kehe, mehe, zehe, mahai..."), adornurako danian be bai ("gehixago, hil"), eta baitta "trabarako" danian be ("zihatz /zihetz, mihetz") * .
    • 4.4. Alternanzia fonetikuak:
      • 4.4.1. Bokal eta diptonguenak:
        • Berba barruan danian: "edar/eder; potzo/pozo//potzu/pozu". Bat sarrerarako laga dogu, eta bestia(k) aldaeretarako.
        • Berba amaieran (-e/-a, -o/-u, -ai/-ei...) danian, sarreran sartu doguz forma bixak: "hoda /hode; sagu /sago" esate baterako.
      • 4.4.2. Konsonantienak. Konsonantienak eta bokalenak. Holakuetan, bat sarreran laga dogu eta beste danak aldaeren artian. Esaterako:
        • "p/f" berba barruan: "lapiau/lafiau".
        • "p/b/m, d/r, g/k, d/t, l/r": "tejabana /tejamana, bakillau /bakallau /makillau; sabai/sapai"; "gorputz /korputz"; "alkondara /arkondara" eta abar.
        • "ll/ld/ldd, ñ//nd/ndd": "billur /bildur /bilddur, billotx /bildotx /bilddotx"; "txiñurri /txindurri /txinddurri, brindoi /briñoi /brinddoi; zenbat /zemat" eta abar. Zer egin dogun honekin:: HB-tik hurren daguan formia sarreran laga dogu, baiña beti Eibarko erabilleriari be erreparauta. Esate baterako, "trunboi / trumoi" trumoi sarrerarako eta bestia aldaeretan.
    • 4.5. Sabaikarizaziñuak gorde, eta idatzi egin doguz, EIOE-n diñuan moduan. Frikari txistukarixetan be bai: esate baterako, "haixe, elixa". Sarreretan, ostera, ez da bete EIOE-n palatalizaziñuan gaiñian esaten dana berba amaieretan. Ejenpluetan bai barriz. Esate baterako:
      • 4.5.1. Konsonante palatalen aurrian normalian -i- eskribidu dogu, palatalizaziño osua egon arren be * , HB-ko jokerak gordeta. Berba batzuetan salbuespena egin dogu, palatalizaziño osua erakutsixaz: "-kotx (bakotx, hirukotx...), apatx, hatx, motxaille/motxailla, patxar, atxekixa, jatxi (HB-n "jaitsi"), atxur, gatx ("difícil" esanguriakin; baiña "gaitx" "gaitz; enfermedad" esanguriakin)), zurkatx, antxiña" eta abar. Erderatik hartutako berba batzuetan be ez dogu "-i-" ipini: "abellana, kañoi", esaterako.
      • 4.5.2. Leherkari ("tt") ala afrikari ("tx") sabaikarixan artian, normalian "tt" erabili dogu, bai sarreretan bai aldaeretan * . Orduan, goguan euki bihar da "tt"-kin ipini doguzen berba danak, esateko moduz, beste aldaera bat daukela ahozko jardunian, "tx"-duna, gaur egunian Eibarren nagusi.
    • "HIL. "Matar". ''Laguna hill eban''".
    • 4.6. Alkartutako berbak zelan eskribidu diran:
      • Normalian, Euskaltzaindiak esandakuak bete dira. Baiña sarrittan gatxa izan da sarrerako elementua(k) berba bakar bat ala sintagma nominal bat dan erabagitzia. Lexikalizaziñua (alderdi semantikua eta fonetikua aintzat hartu dogu hori jorratzerakuan) zenbateraiñokua dan, dana lotuta, ala gioiakin, ala aparte idatzi dogu. Halan da be, "izen + adjetibo" alkarketetan, esate baterako, parekua topau dogunian, OEH-ko bidiari men egin detsagu eta aparte eskribidu dogu esanguratzat konzepto bakarra daben berbia: TXAKUR HAUNDI [txakur handi]: perra, perra gorda" esate baterako, nahiz eta esan, [txakurráundi] esaten dan, azento bakarrakin (ez da ba, sintagma nominal bat, izen bakarra baiño: lexikalizauta dago). Beste batzuetan, dana batera ipini dogu; esaterako, "BEDARRONDO: heno". Noiz edo noiz, lexikalizaziñua ziherokua ez dala uste izan dogunian, edo dana alkartuta fonetikamente-grafikamente txokantia emoten dabenian, gioia ipini dogu ( - ), "BEGI-OKER [betoker]: bizco, estrábico, estrabón, torvo"-n kasuan esate baterako.

    Berba bakotxan eskemia, fitxia

    Ez dago guk moldatu dogun eskemako atal guzti-guztietarako informaziñua daukan berbarik, batzuk aberatsaguak dira, konplikaziño gehixagokuak, eta beste batzuek baliokidia dauke bakarrik. Tartian, danetik dago.

     

    ESKEMIA:

     

     

    SARRERIA (forma eta erabillerian barri). [NORMALIZAUTAKO BERBIA] KATEGORIXIA. IZEN ZIENTIFIKUA - BALIOKIDIA(K) (pareko erderazko berbak). DEFINIZIÑUA ERDERAZ + DEF. EUSKERAZ.
    EJENPLUA(K).
    EJ. ERDERAZ
    IT. ---. ALD. --, --, --. JAT. --. ERAB. -- -- --. SIN. --, --. ANTON. --, --. BES. --, --. IK. --, --. OST. --.
    1. ESAKERAK... BALIOKIDIA(K). --. EUSKERAKO ESPLIKAZIÑUA. IT. --. ALD. --, --. JAT. --. ERAB. --. SIN. --. ANTON. --. IK. --.
    2. ESAK. BALIOK. --. EUSK. ESPLIK. IT. --. ALD. --, --. JAT. --. ERAB. --. SIN. --. ANT. --. IK. --.
    3. ESAK. BALIOK. --. EUSK. ESPLIK-. IT. --. ALD. --, --. JAT. --. ERAB. --. SIN. --. ANT. --. IK. --.
    (...)

     

     

    EJENPLURAKO:

     

    EUKI (EUKITZE) [eduki] Ad. Poseer, tener. Sintetikua da. Ezertarako be ez dauka adolerik. / Gura neban danak agurtzia, baiña ez neban euki denborarik. No tiene aliño para nada. / Querí­a despedirme de todos, pero no tuve tiempo. It. TE, EEE. Erab. gerokua "euko" egitten da gehixenetan, gaztenak "eukiko" be esaten daben arren (baitta TEk berak be). 1. Ojo eukixok horri!. "Frase festiva con que se recomienda a un pí­caro" (TE, 587). Ojo eukixok horri, Anton! 2. Miña geldi(rik) eukitzeko ez izan (EEE). "No tener pelos en la lengua; no cortarse un pelo". Andria ez zan mutua; baiña gizonak be mingaiña ez eban geldirik eukitzeko (EEE).

    Dana dala, sarrittan dudiakin geratu gara berbaren bat, edo perifrasiren bat... zer ete dan justo, ala ze forma daukan, ala Eibarko berbia ete dan, eta abar. Horrek dudok euki izan doguzenian, (Â) markia sartu detsagu onduan, ipinittakua ez dala zihero segurua aitzen emoteko. Horrek, edozein zatirako balio dau.

    Hiztegixa egitteko emon doguzen pausuak

    Hasierako ideia Toribio Etxebarrian Lexikoia "on line" jartzia izan zan eta Eibarko Euskera Mintegixan sortu zan, hain zuzen be, herriko berbetian oiñarrixa edozeiñendako eskuragarri egon deiñ eta herriko berbetia zabaltzeko euskarri barrixak be egon deittezen. Hori Euskera eta Kultura batzordera eruan zan eta onartu. Hortik aurrerakua, proiektua bideratzeko hartu-emonak, gestiñua egittia eta koordinaziño orokorra, Fernando Muniozgurenen zeregina izan da.

    Esan biharra daukagu proiektuan, hasieratik amaierara, alderdi informatikua espezialisten esku egon dala, bai Eibarko Udaleko teknikuak lagunduta, bai kanpokuak eginda. Biharran lehelengo fasian, Lexikoia UZEI-n digitalizatu eben. Bigarren eginkizunian, EHU-ko Informatikako fakultadian Acces datu-basian sartu eben, A. Ortuzar ikasliak, X. Artola irakaslian gidaritzapian, horretarako biharra eginda, eta ediziñorako kontestu eta aplikaziño informatikua martxan ipini eben. Windows sistema eragileko Microsoft ACCESS, WORD eta EXCEL programak erabili dira informaziño guztia prozesatzerakuan: pruebak, aldaketak, berba barrixak sartzen juatia...

    Hurrengo pausua, Lexikoia dokumentu informatiko moduan eguanian, 12 zati egin eta hainbat laguni banatzia izan zan, Toribio Etxebarrian lana orraztu eta gaur egungo moldietara egokitzeko. Zeregin horretan jardundakuak, hónek: Pedro Laka, Leire Narbaiza, Leire Zenarruzabeitia, Aintzane Agirrebeña, Roberto Larreategi, Jesus Mari Gisasola, Juan Andres Argoitia, Serafin Basauri, Asier Sarasua, Elisabet Kruzeta eta Egoitz Unamuno.

    Gero, Nerea Areta filologian esku geratu zan Lexikoiko berbak eta beste batzuk moldatzia. Bibliografixia konsultauaz eta TEn Lexikoia bera ezagutuaz bat, biharran planifikaziñua egin zan hasiera-hasieratik, alderdi formalak lehelengotik ondo asentatzeko. Bakarka barik, moldatzailliak lantzian-lantzian batzarrak egin dittu beste batzuekin: kontu teoriko eta teknikuak argitze aldera Elisabet Kruzetakin (OEH-ko lan taldekua), Leire Zenarruzabeitiakin (UZEI-ko lan taldekua), Asier Sarasua eta Itziar Alberdikin (Eibarko Udaleko Eibartarren Ahotan proiektukuak). OEH-kuak prest egon dira bai euren biharreko sistemia erakusteko, bai dudei erantzuteko be.

    Bibliografixia derrigorrezkua izan bada be, biharra egitterakuan duda mordua sortu dira. Batzuk beste hiztegi, enziklopedia eta antzerakuetan begiratuta argittu dira. Beste batzuk artxibuan argittu doguz, bai T. Etxebarrian fondua konsultatzen, (Lexikoian makiñako kopixia geure esku euki dogu biharraldi osuan) eta bai artxiberiak (Yolanda Ruizek) zuzenian lagunduta. Dudak argitze aldera, aldizka, batzarrak hónekin egin dira: Fernando Muniozguren, Serafin Basauri, Juan Andres Argoitia, Asier Sarasua eta Itziar Alberdi. Dudak argitzeko ostiango konsulta asko egin dira, bai telefonotik inguruko herrixetako Udaletara deittuta (Elgeta, Ermua, Mallabia, Markiña, Elgoibar...), bai etxekuei galdetuta, forma eta erabillera jatorren billa, bai e-mail bittartez (Jesus Mari Makazagari, Antxon Narbaizari, OEH-ra...). Eibarko Udaleko itzultzailliak be (Begoña Azpirik), sarri lagundu desku.

    Erdera - euskera indizia

    Hasieratik aitzen emon bihar da honen hiztegixonen oiñarrixa EUSKERA - ERDERA alderdixa dala, eta erderazko berbak, euskerazko partian agiri dirazenak dirala. Horrek esan gura dau, hamen ez daguazela erderaz sarri erabiltzen diran berba asko eta asko, ahal danik eta berba gehixen ipintzeko ahalegiña egin dogun arren.

    Amaitzeko

    1. Gehigarrixa

    Lexikoian datorren informaziño gramatikalan eta atzizkixen listaua egin dogu, ejenpluak be ipinitta (ik. gehigarrixa bera).

    2. Honen balixua

    Alderdi lexikografikotik interesantiak diran puntuak: sarreretako forma gehixenak artikulu barik dagoz; berba bakotxan formazko aldaerak agiri dira; eta relaziño semantikuak goguan hartu dira (kontuan euki fitxa bakotxeko Ald., Jat., Erab., Sin., Anton., Bes., Ik. zatixak). Gaiñera, berba bakotxa zelan erabiltzen dan erakusteko, gehixenak euren ejenplua(k) dauke(z), horrek dakarren balore etnografikuakin, eta neurri haundi baten, linguistikuakin.

    Beti goguan euki bihar dira honen biharronen helburuak, eta Eibarko euskeria bera sakon ezagutzia nahi dabenak itturrixetara bertara jo biharko dau, benetako hizkuntzalaritzia egin nahi badau behintzat * . Horretarako, interesa daukanari laguntzeko, fitxa guztietan itturrixan informaziñua sartu dogu, It. letren onduan; ejenpluetan be markau egin dogu nundik hartutakuak diran. Oiñ arteko Eibarko euskerian inguruko bihar lexikografiko gehixenak jorratu doguzen ezkeriok, bakotxak banan-banan daukan interesa hamen pillatuta dago. Horregaittik, gaur arteko herri-berbetian erreferente lexikografiko-lexikologiko osuena dauka esku artian hau erabiltzen dabenak.

     

    3. Eskerrak eta erregua

    Ez dogu amaittu gura, alde batetik, eskerrak emon barik, eta bestetik, erregu-eskaera bat egin barik. Lehenengo eskerrak, erregular. Uste dogu proiektua aurrera ataratzen jardun dozuen danon izenak aittatu doguzela. Hala ez bada, barkatu eta esan, hori konpontzia badago eta. Benetan milla esker Eibarko Udalan izenian, talde lan barik eziñezkua dalako era honetako proiektua bideratzia.

    Erreguari dagokixonez, mesedez, hau biharrau ez dago amaittuta. Orduan, Eibarko Euskerian berbaren bat jaso ezkerio badakazu bialtzia, guk lantzian behin horrek berbok, jarraipen batzordian oniritzixakin sartzen juango garalako.

    NEREA ARETA AZPIRI

    FERNANDO MUNIOZGUREN