Albisteak

UEUko UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Dagoeneko Udako Euskal Unibertsitaeak antolatzen dituen Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Eibarko Udalak diru-laguntzak ematen dizkie ikastaro horietan parte hartzen duten eibartarrei. Ikusi hemen diru-laguntzak eta bete beharreko baldintzak.

UMEEN BERTSO JAIALDIAK COLISEOAN

Urtero bezala, maiatzean, Eibarko ikastetxeetako umeen bertso jaialdi bi izango dira Coliseoan.

Lehen saioa maiatzaren 21ean, asteartean, izango da 18:00etan. Egun horretan La Salle, Aldatze eta Arrateko Andra Mari ikastetxeetako 5 eta 6 mailetako umeak izango ditugu taula gainean bertsotan.

Bigarren saioa maiatzaren 23an izango da ordu berean, eta Iturburko eta Amañako ikasleen txanda izango da.

Sarrera irekia izango da eta 2€an eros daiteke.

OPORRAK AFARIKETAN eta UDAN JOLASETAN: IZEN EMATEA ZABALIK

Iritsi da ordua uda prestatzen hasteko. Betiko moduan bi egitasmo: OPORRAK AFARIKETAN, DLHko 1. mailatik 6. mailara bitarteko neska-mutikoentzat eta UDAN JOLASETAN 5 urteko gelan dabiltzan umeentzat. Izena ematea MAIATZAREN 6tik 9ra izango da, INDIANOKUA GAZTELEKUAN (Muzategi 3), goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 4etatik 6etara. Informazio gehiago behar izanez gero, jo ASTIXAra (Zezenbide kalea 7, 943206231. kaixo@astixa.com)

BAGA-BIGA-HIGA, MIKEL MARKEZ ETA EÑAUT ELORRIETA EIBARKO IKASLEEKIN SOLASEAN

Bihar, apirilak 24, 11:00etan hasi eta 14:30 bitartean, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Coliseoan izango dira BAGA- BIGA- HIGA emanaldia DBH eta Batxilerreko ikasleei eskaintzen.

BAGA-BIGA-HIGA egitasmoak transmisioa du xede, hain zuzen ere, euskal musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua aurkeztuko dute Eibarko ikastetxeetako DBH 3 eta 4, eta Batxilerreko ikasleen aurrean.

Lehenego saioa goizeko 11etan izango da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du; bigarren saioa 13:00etan hasi eta 14:30 inguruan bukatuko da.

KAZETARITZA DA XI. JUAN SAN MARTIN BEKAREN BIDEZ LANDUKO DEN ESPARRUA

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan Juan San Martin bekaren XI. edizioa kaleratu du.

Bekara aurkezteko epea 2013ko irailaren 2an hasi eta urriaren 11n bukatuko da. 

Oinarriak erantsita daude.

Deialdi honetan parte hartzeak oinarri horiek onartzea dakar.

RUPER ORDORIKA COLISEOAN

Apirilaren 26an, Coliseoan izango da Ruper Ordorika bere azken diska, Hodeien azpian, aurkezten.

Emanaldia 20:30ean izango da eta sarrerak 10€an daude salgai.

Diska hau New Yorken grabatu du eta Elkar dikoetxeak kaleratu du. Kontzertu honetan bere musika naturalaren eta arinaren zati handi bat eskainiko du, naturarekin erlazionatutako hurbileko poesiaz eta metaforaz josita, eta, beti ere, folkaren, rockaren, bluesaren eta fusioaren artean.

ASIER SERRANO: 20 URTEKO IBILBIDE LITERARIO-MUSIKALA

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Juan San Martin liburutegian, 19:00etan Asier Serrano idazle eta musikari eibartarra izango da hitzaldi musikatua eskaintzen.

Bertan Asierrek bere ibilbide artistikoa errepasatuko du: sorkuntza prozesua nolakoa zaion, esku artean duen proiektuaren ahapaldiren baten irakurketa, bizitako bidaien anekdotaren bat, eta bere kantagintzaren sekretuak biluzik utziko dituen abestiren bat eskainiko du.

EUSKARAZKO IRAKURKETA KLUBAK OPORRAK HARTU DITU UDAZKEN ARTE

Urtarrilean hasi eta apirilean bukatu da euskarazko irakurketa kluba.

Hilean behin, astearte arratsaldez, 15 lagun inguru idazlearekin berba egitera elkartu dira  Juan San Martin Udal Liburutegiak antolatutako  saioetan.

EUSKARAREN TRANSMISIOA. III MINTEGIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere ...Eta Kitto! Euskara elkarteak Eibarko Udalaren babesarekin transmisioaren gaineko III. mintegia antolatu du.

Mintegia euskara teknikariei, irakasleei, aisialdiko begiraleei eta elkarteetako hikuntza normalizatzaileei zuzendua dago bereziki.

Izena emateko epea apirilaren 8an hasi da eta maiatzaren 3an bukatuko da. Izena emateko 943 20 09 18 telefonora deitu behar da.

Mintegia egun osoz Eibarko PORTALEA eraikinean  izango da. 

Erantsita duzue egitaraua  eta informazio osoa.

EIBARKO UDALAK UEUko IKASTAROETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMANGO DITU

Eibarko Udalak matrikularen %50 itzuliko die, Markeskoan UEUk eskaintzen dituen ikastaroetara joan eta %85 edo gehiagoko asistentzia duten eibartarrei.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera PEGORAn egin behar da (Herritarren zerbitzurako bulegoa) 2013ko irailaren 30a baino lehen.

Diru-laguntza jaso ahal izateko baldintzak: