Izen-ematea Pegoran egin behar da, eta epea zabalaik dago abuztuaren 30etik irailaren 10era.
Ikastaroa 2010eko irailaren 17an hasiko da eta 2011ko urtarrilaren 29an bukatuko da.
Informazio zabalagoa www.eibar.net orrian aurkituko duzu.
| Albisteak | Argitalpenak | Estekak | Hiztegia |
Izen-ematea Pegoran egin behar da, eta epea zabalaik dago abuztuaren 30etik irailaren 10era.
Ikastaroa 2010eko irailaren 17an hasiko da eta 2011ko urtarrilaren 29an bukatuko da.
Informazio zabalagoa www.eibar.net orrian aurkituko duzu.
Irailaren 2an, Portaleko Areto Nagusian, HH eta LHko irakasleei zuzuendutako bi saio eskainiko dira, euskararekiko jarrera eta motibazioa lantzeko asmoarekin.
Lehenengo saioa 9:00etan izango da, bereziko Eibarko ikasetxeetako HHko irakasleei zuzendua; bigarrena, berriz, 11:00eta LHko irakasleei egokitua.
Saio hauek Eibarko Udalak antolatu ditu Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenerako, eta hitzaldiak ...Eta Kitto! euskara Elkarteak eskainiko ditu.
Eibarko Udalak Eibarren erroldatutakoei diru-laguntzak emango dizkie UEUk eskainitako ikastaroetara joateagatik.
Diru-laguntza hauek 2010eko urtarrilaren 1etik uztailaren 31 bitartean burutu diren ikastaroetarako izango dira.
Diru-laguntzak PEGORAn eskatu behar dira, eta horretarako epea abuztuaren 31 arte dago zabalik. Eskaera orria eta informazio zehatzagoa erantsitako dokumetuetan aurkituko duzu.
Maiatzaren 28an, ostiralean, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, 5-8 ure bitarteko umeek eta gurasoek Untzaga plazan jolasean aritzeko aukera izango dute TXISPITA, TXISPOSA ETA KATXARROrekin.
Aurten Zirko giroa izango da nagusi, eta ZIRKO ESKOLAN oreka, akrobaziak eta malabarrak lantzeko aukera izango dute 17:00-18:00 bitartean. Ondoren, ikasturtean zehar jolasorduetan praktikatu dituzten soka, baloi eta esku-jolasetan pasako dute arratsaldea, beti ere, TXISPITA, TXISPOSA ETA KATXARROren laguntzarekin.
Duela 4 ikastute Eibarko Udalak Eibarkoikastetxeekin lankidetzak Bertsozale Elkarteak bideratzen duen Ahozkotasuna eta Bertsolaritza egitasmoa jarri zuen martxan.
Ordutik hona ikasturtez ikasturte Eibarko ikastetxeetako 5 eta 6 mailetako ikasleek bertsolaritza landu dute. Lanketan horren emaitzak ikasturte amaiera guztietan Coliseoan ikusteko aukera izan dugu.
Errenta Aitorpena euskaraz egiteko aukeren berri eman digute Ogasun eta Finantza Departamentutik. Modalitate guztiak daude. Aprobetxatu aukera eta animatu 2009ari dagokion Errenta Aitorpena euskaraz egitera. Erantsitako dokumentuan dituzue jarraibideak, pausoz pauso.
Ea lortzen dugun Administrazioarekin ditugun harremanetan ere euskararen erabilera normalizatzea.
Maiatzaren 3an, 20:30ean Coliseoan Mireia Gabilondo eta Fernando Bersuesek zuzendutako Mugaldekoak filma estreinatuko da.
Emanaldi horretarako sarrera doan eskuratu daiteke apirilaren 16tik maiatzaren 1era artean dagoen edozein emanalditarako sarrera erosita.
Apirilaran 27an, 19:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango da Kirmen Uribe. Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso berri du Bilbao-New York-Bilbao lanarengatik.
Xabi Arnal Gilek hitzaldia emango du Juan San Martin liburutegian apirilaren 12an, 17:30ean, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Udal Euskaltegiaren 25. ureurrena ospatzeko.
Xabi Arnal irakaslea eta idazlea da.
Hitzaldiak irauten duen bitartean umezaintza zerbitzua egongo da liburutegian.
Eibarko Udalak eta Eibar. ORG elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irakiaren babesarekin, Lehenengo Euskarazko Lip Dub lehiaketa antolatu dute lankidetzan.
Helburua euskaraz egiten diren abestien zabalkundea sustatzea da. Horrekin batera teknologia berrien erabilera zabaltzea eta Eibar ezagutaraztea.
Ikusi albiste honi erantsita dauden lehiaketaren oinarriak.