Albisteak

e-berba lehiaketako saridunak

e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa izan da.

Dagoeneko baditugu irabazleak. Boto gehien jaso dituen e-berba GORROTER izan da hater adierazteko, eta epaimahaiak PLANTITXURA  e-berba hautatu du postureo hitzaren pareko.

e-berba lehiaketa

Zeutuber, neufi, gorroter... makina bat aukera daude erdal jatorriko e-berbei euskararen ikutua emateko. 

Ikusi HEMEN aurkeztu diren berbak eta eman botoa gehien gustatu zaizunari. Botoa emateko azken eguna martxoaren 11 izango da.

Bi sari emango dira: epaimahaiarena eta jendearen boto gehien jaso dituenarena.

33 lagunek hartu dute parte eta guztira 150 proposamen jaso dira lehiaketan parte hartzeko.

 

Pegoraren argazkia saritu du epaimahaiak

Pegora adierazteko argazkiak jaso du epaimahaiaren saria ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETAn. Elena Palleja da horren egilea. Web orrian boto gehien jaso dituena (90 boto) Lu Carballoren argazkia izan da: antiparrak. Guztira 328 boto eman dira. Sarituaz gain, izan dira boto dezente jaso dituzten beste batzuk: basarri (81 boto), maratilla (47 boto), parrapas (29 boto), muga (13 boto)...

 

 

Eman botoa argazki digital lehiaketan (Eibar aldeko euskara hiztegia)

Lehiaketaren lehen fasea bukatu da, eta 59 argazki jaso dira. Orain botoa emateko unea da.

Egin klik HEMEN eta hautatu gehien gustatu zaizuna. Botoa emateko epea martxoaren 19an bukatuko da.

Lehiaketa hau Eibarko Udalak AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du.

Eman botoa piropoen lehiaketan

Lehiaketaren lehen fasea bukatu da eta 45 piropo jaso dira, zein baino zein originalagoak. Orain botoa emateko unea da. Egin klik HEMEN eta hautatu zerrendatik gehien gustatzen zaizun piropoa. Botoa emateko epeea martxoaren 6an bukatuko da.

Lehiaketa hau Eibarko Udalak AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du.

Eibarko Euskara Twitterren

Eibarko euskarako albisteak beste gune batzuetan ikusgai

Hemendik aurrera Eibarren euskaraz edota euskarareninguruan antolatzen diren ekitaldi eta egitasmoen berri izateko gune hauetara jo dezakezu:

UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eibarko Udalak 2014ko irailaren 1etik 2015eko uztailaren 31 bitartean UEUk eskainitako ikastaroak egiten dituzten eibartarrei zuzendutako diru-laguntza deialdia kaleratu du.

Eskaera PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoa) egin behar da irailaren 30a baino lehen.

Diru-laguntza deialdian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztenek matrikularen % 50ari dagokion diru-laguntza jasoko dute.

Ikusi HEMEN informazio guztia.

Gaur Kalian Jolasian Bizikleta plazan.

Maiatzaren 29an, Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, Kalian Jolasian egingo da 17:00-19:00 bitartean. Jolasok 5-8 urte bitarteko umeei  eta euren familiei zuzenduta daude.

Egitasmo honen bitartez umeek kalean lagunartean jolastea eta euskaraz jolastea sustatu nahi da.

Animatu eta etorri jolastera!

 

XII. Juan San Martin Beka deialdia argitaratu da

Urtez urte bekaren gaiak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira. Aurtengo bekaren gaia ETNOLOGIA izango da.

Beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan eta helburua euskarazko ikerketa sustatzea da.

Bekaren zenbatekoa 9.000 € da, eta interesatuek proposamenak irailaren 1etik urriaren 9 bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Pegoran.