Sarrera nagusia | txuringa-en adiera da. |
---|---|
Zk. | 2 |
Sarrera | txuringa |
Aldaerak | zuringa |
Forma estandarra | |
Kategoria gramatikala | Izen arrunta |
Iturria | ETNO: Eibarko hiztegi etnografikoa(2003) |
Baliokideak | Zona del ano de la vaca?; esfínter del ano(?). |
Esanahia | Útero edo matriz-tzat jaso dogu. Halaxe dauke jasota J. Larrañagak Anzuolan eta JMEk Bergaran be. Baiña itxuria, izatez, ipurzulo inguruko gixarren bat da. Holaxe dakar AZk: "esfínter, anillo muscular del ano". |
Adibideak |
· Urtetzen dabena? Hori ez dok txahalgintziana, ostian gaixo bat dok hori. Gaixua edo... Zera, atzia edo txixalekua, ba, batzuk zabalagua edo... ta gero, ba, hori boliori bota, bolia bota. Mamin bat izaten dok, holakoxe gorri-gorri bat. Holan, goittik behera etzanda igual behixa, ta txuringiak urten. Ta txarra dok hori! Gero ha bolia igual... zikiñetan ta infeziñua edo... Igual oilluak be hantxe pikuka ta zikiña edo badago, ba, zikiñak pegauta. / (VA) |
Esteka |
Adibideak
Urtetzen dabena? Hori ez dok txahalgintziana, ostian gaixo bat dok hori. Gaixua edo... Zera, atzia edo txixalekua, ba, batzuk zabalagua edo... ta gero, ba, hori boliori bota, bolia bota. Mamin bat izaten dok, holakoxe gorri-gorri bat. Holan, goittik behera etzanda igual behixa, ta txuringiak urten. Ta txarra dok hori! Gero ha bolia igual... zikiñetan ta infeziñua edo... Igual oilluak be hantxe pikuka ta zikiña edo badago, ba, zikiñak pegauta. | VA |