sukalde popularrak. iz. (ETNO). Cocinas populares. 1914-1918 bittartian Eibarko industriak sekulako krisialdixak euki izan zittuan. Herrittar gehixenak gosiak zeguazen, eta udaletxiak sukalde popularrak ipini zittuan Untzagan bertan, eibartar guztiak merke-merke jan zeixen.
"Cocinas populares!" hori agertu zan "katorzian", gerria etorri zanian. Erdi edo hiru laren behintzat, geldittu ziran lanik barik Eibarren. Fronteria itxi ebanian Frantziak ez zoian grabaurik, damaskinaurik Frantziarutz eta armarik bez. Danak kalian edo gehixenak behintzat. Eta gose galantak pasau ziran. Eta sozialistak hiru eguazen orduan Ayuntamentuan, eta hórrek pentsau eben horixe sukalde popularrori ipintzia. Eta han, hutsa diruagaittik, bai bazkarixa eta bai afarixa lapikukadaka saltzen zan, merke-merke danendako. Ez zan bakarrik ha biharra ez eukenendako; eske eze herri guztiandako zan. Hori bi aldiz pasau da: bat hortxe egunotan, eta gero " mil novecientos veintian", huelgia egon zanian, bardiña ein zan; orduan be "cocina popular" ipini zan, eta lanik ez eukanak horixe rantxuori jaten eban hutsa diruagaz. Jateko onak, e!. Ik. krisis.