Periko ta bere txakurrak. iz. ber. (ETNO). Leyenda del cura cazador. Periko zan abadia, kazarixa. Mezia emoten euan, eta elixan mezia entzuten, beste kazari batzuk euazan. Ta Perikok, han onduan eukazan kazako txakurrak. Ta hasi zian zaunkaz, erbixak pasatzen-ero, ta erbixei zaunkaz. Ta mezetan euazan kazarixok, mezetatik urten ein eben, erbixori harrapatzera. Periko horrek segidu eban mezia emoten, ta atzera be txakurrak zaunkaz; ta pentsau eban "han! nere txakurrak harrapau juek ba erbixa!" Ta mezia laga, ta kazara juan zan bera be, kazia hainbeste gustatzen jakon-eta. Horregaitxik, kastigua ipiñi etsen, mezia emotetik kentzia, ezin gehixago mezaik emon izetia. Ordutik, gehixago ezin izan eban mezaik emon. Urkon ta Anboton ta... kondenauta geratu zan betiko, ta Anbotoko Señorian lagun ein zan. Ta esaten da: "han doiaz hegaran, Periko ta bere txakurrak". Ik. Juanito txistularixa.