txakur.
1 . txakur. iz. (TE). Perro (Canis familiaris). Txakurra da, gizonan lagun diran animalixen artian, leixalena. / Sapai baztarrian neretzako ta nere txakur honentzako lain leku ba ete dozun preguntau nahi netsuke. (Zirik 118).
/ Esr. Iñuzente potente, txakurran buztana tente!
/ Esr. Txakur gosiak artua amets.
Ik. kale-txakur.
2 . txakur. iz. (ETNO). Perro de arrastre [herramienta]. Tornuan, puntutik punturako biharretan pieziari mogimendua transmititzeko lotzen jakon bridia. / Oholak, egurrak... estutzeko eta arrimatzeko erabiltzen dan erraminttia.
Tornuan, puntutik-punturako biribiltze biharrak txakurrakin lotuta egin bihar izaten dira. / Hau oholau zuzen ez bada arrimatzen ondo, txakurra sartuta estutzen da. Ik. zepo.
3 . txakur. iz. (ETNO). Gatillo. Su-armetan tiro egitteko sakatzen dan kako-formako piezia.
Eskopetian txakurrak sakatuta "zaunka" egitten jok. Ik. katu.
4 . txakur. izond. (TE). Insolente, descarado,-a; de mal carácter. Uezaba txakurra, nik hamen izan neban lehelengua.
5 . txakur. izond. (TE). Malo, desapacible [tiempo]; difícil de restar, duro,-a (saque). Egualdi txakur honegaz ezingo gara jatxi kalera. / Haren sake txakurra errestau biharra ez zan makala.
Tabuyon txakurra, Nahi. Fantasia, quimera. Txakur-ametsa edo. / "Locución con que se significa que lo que cuenta uno u oye, no pasa de ser un deseo" (TE. 568). / "Idiotismo que se empleaba cuando una cosa no podia pasar de la categoría de un deseo" (TE, 668).
Zuk diñozuna, Nahi, Tabuyon txakurra.
/ Hori da Tabuyon txakurra, Nahi.
Nahi txakurran izena, benetakua, eta nahi izen abstraktua nahastatzen dira berba jokuan.
arratoi-txakur. iz. (ETNO). Perro ratonero.
atai-txakur [atari-txakur]. iz. (TE). Perro guardián; cancerbero, guardián de la puerta (fig despectivo). Atai-txakurrak, ona izateko, zaunkalarixa izan bihar dau.
/ Atai-txakur eitten uezaban etxian, jai eta aste.
/ Atai-txakurra zaunka eitten. (Ibilt 114).
Ik. kateko txakur. Destaiñazko berbia adiera figuraduan, uezaban etxe-zaintzailliandako.
ehiza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur. Entonaziñua zaintze aldera: ehiza-txákur, kaza-txákur.
jan-txakur.
1 . jan-txakur. iz. (ETNO). Perro de compañía. Oiñ hartu daben txakurrak ez dau ezertarako balio, jan-txakurra da.
2 . jan-txakur. izond. (TE). Parásito, gorrón,-ona; enchufado,-a; vago,-a, persona inútil. Iñon lepotik dabillen personia.
Jan-txakur lotsagarri bat zan ha gizona. / Zemat jan-txakur datuaz ba (bazkaltzera)?.
kateko txakur. iz. (ETNO). Perro guardián. Ik. atai-txakur.
kaza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Kaza-txákurra, honarako, setterra onena! Sasi asko dago-eta! Pointerrak dira dotoriak, emakume politten modukuak; baiña gero sasixa ikusi eta ospa! Eta setterra, barriz, "ra-ra-ra" aurrera beti. Ulia asko eta defensia daka harek. Hamen txakurrak, oillagortalarixak, setterrak; hamarretik hamaika setter. Gero, dagoz txinbo-txakurrak: txikixaguak, horrek belarri-haundixok. Horrek sasixan dira balientiak, eta zozotan, eta txinbotan, eta... Terko batzuk dira; kapazidadia bape, baiña sartu sasixan eta zozua etara arte hantxe! Geratu sekula bez! Familixakua spaniel-a da. Horrek zozotan, ta txinbotan, ta oillagorretan, ta danera! Polibalente! Galeperretan dabizenak hori nahikua dabe; nahikua ta sobra! Oillagorretarako motza geratzen dok, txikixa dok-eta. [...] Eta gero, kirikixo-txakurrak. Arratoi txakurrak kirikixotarako. "Abadiño"k 25 kirikixo hartzen zittuan gau baten, zakukadia!. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, oillagor-txakur. Entonaziñua: kaza-txákur, ehiza-txákur.
otso-txakur. iz. (TE). Perro lobo. Ruff zan etxera agertu jakun otso-txakur bat, oso leixala eta etxe-gordetzaillia.
txakur amorratu. iz. (TE). Perro,-a rabioso,-a. Txakur-amorratua agertu da herrixan, eta alkate jaunak aindu dau txakur guztiak katian lotzeko.
txakur eme. iz. (TE). Perra. Ertzilleneko txakur emia kastiau dabe Ibarbekuan gorrixagaz.
txakur haundi [txakur handi]. iz. (TE). Moneda de diez céntimos; perra gorda. "Pieza de cobre de diez céntimos" (TE, 683).
Txakur haundixak txakur txiki bi balio zittuan. / Txikiña zentimua eta zentimo bikua, baiña guk horrek... gure denporan ez ziran zertzen. Txikiña zuan bost zentimo, txikitia, edo txakur-txikixa. Gero, txakur-haundixa, erriala, eta errialbiko txikixa, zidarrezkua! Eta xemeikua bost zentimo, eta hamar zentimo txakur-haundixa. Periodikua txakur-haundixa! Atzian ekan Espaiñiako zera, eskudua, ta txakur bat-edo ipinitta atzian, ta "txakur haundixa". Guk pentsatzen genduan txakurra zala! Lehoia zan, baiña!?. Ik. errial, lamaiko, txakur txiki, perro, errialbiko, xemeiko. "txakur haundi" gehixago "perro" baiño.
txakur txiki. iz. (TE). Moneda de cinco céntimos; perra chica. "Moneda de cobre de cinco céntimos" (TE, 684).
"Cinco céntimos de peseta" (ETNO).
Txakur txikixari esaten gentsan, hala ohittutzen zalako, "xemaikua" eta baitta "lamaikua". Ik. errial, lamaiko, perro, errialbiko, xemeiko.
txakur-bedar. iz. (ETNO). Especie floral. Izena jaso dugu, baiña ezin izan dogu zehaztu zein dan.
txakur-eztul. iz. (TE). Tos ferina, tos perruna. Ume horrek, txakur-eztul zatarra dauka luzeroegi.
txakur-zaunka. iz. (TE). Ladrido. Txakur-zaunkia entzun dot urriñian.
txakurran salara pasiatzera bialdu. esap. (EEE). Mandar a tomar viento fresco, mandar a paseo. Pikutara bialdu.
Bialdu eban autubatzallia txakurran-salan pasiatzera. (Zirik 37). / Somau eban zirikatzaille haren autua batu biharra eta bialdu eban
txakurran salara pasiatzera.
txakurranak esan. esap. (TE). Decir perrerías. Txakurra danetik, txakurranak esan zestazen.