Zure hizkuntza-eskubideak ezagutzen dituzu? euskadi.net/elebide

Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko sortutako zerbitzua da. Bere zeregin nagusia hizkuntza-eskubideak sustatu eta bermatzea da, herritarrei babesa emanez.  

Elebidek   beti ere indarrean den araudian aitortutako hizkuntza-eskubideak hartzen ditu oinarri, euskara eta gaztelania erabili nahi duten herritarren babesean.

Elebide Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari dago atxikia. 

Herritarrok honako bideak ditugu zerbitzu horretara jotzeko, kexa, zalantzak eta galderak egiteko:

Gure kexak, zalantzak eta galderak errazago bidaltzeko web orri honetan Estekak atalean erraz aurkituko duzu elebiderako sarrera.