Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena luzatu da 5 urtez

Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak, abenduaren 10ean, Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmenaren luzapena sinatu dute.

Lehenengo hitzarmena 2000ko azaroaren 28an sinatu zen 10 urterako. Dagoeneko epe hori igarota, beste 5 urterako luzatu da Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena.

Hitzarmena sinatzen Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Karmele Artetxe, UEUren zuzendari berria, eta Arantza Echaniz, udal idazkaria, izan ziren.

Isasi-Markeskoa jauregia UEUren Ikastetxe Nagusia da. Eta bertan, udako ikastaroez gain, urte osoko jarduera akademikoa ere eskaintzen da.