ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Gaur, apirilak 12, hasten da Gipuzkoan 2010eko errenta aitorpena aurkezteko kanpaina. Zergadunek nahi izanez gero, aitorpenak euskaraz egin daitezke modalitate guztietan.

Gaur egun errenta aitorpena aurkezteko lau bide daude eta guztietan erabili daiteke euskara:

  • Autolikidazio proposamena: zergadun batzuek etxean jasoko duzue proposamena, Foru Ogasunak eskura daukan informazioan oinarritua. Ontzat emateko bi bide daude: telefonoz edota Internet bidez (bietan erebili daiteke euskara)
  • Mekanizatua: Foru Ogasuneko bulegoetan egiten da, hitzordua eskauta. Bulegoan euskaraz egiten baduzu, langileak euskaraz beteko du errenta aitorpena.
  • Telematikoa: baimendutako erabiltzaileek har dezakete bide hau, batez ere finantza-erakundeek eta aholkularitza zerbitzuek erabiltzen dute. Euskaraz egin nahi baduzue, espreski adierazi behar duzue hala egiteko borondatea.
  • Nork bere bidetik: inprimakia estankoetan eros daiteke edo internetetik jaitsi. Sinadura elektronikoa eta pasahitz operatiboa eskatuz gero, aitorpen osoa internet bidez egin daiteke. Inprimakiak elebietan daudenez bakoitzak aukeratu dezake hizkuntza. 

Informazioa zehatzagoa www.gipuzkoa.net gunean topatuko duzue Aipagarriak atalean

Egin proba!