OPORRAK AFARIKETAN ETA JOLASETAN

Datorren astean, maiatzaren 9an hasi eta 12a arte, irekita egongo da Oporrak Afariketan eta Jolasetan egitasmoetan izena emateko epea. Izen-ematea Indianokua Gaztelekuan egin behar da 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean.

Oporrak Afariketan egitasmoa LHko 1-6 mailetako umeei zuzendua dago. Aurten bi txanda egongo dira: lehena, ekainaren 27tik uztailaren 8ra; eta bigarrena, uztailaren 4tik 15era. Jolasetan egitasmoa, berriz, 5 urteko haurrei zuzenduta dago, eta txanda bakarra izango da, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8 arte, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Egitasmo hauen helburuen artean aisialdi hezitzailea  eskaintzea eta Eibarko ume eta gaztetxoei eskolaz kanpo ere euskaraz jarduteko aukera eskaintzea daude.