GIDABAIMENA EUSKARAZ

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak B motako gidabaimena euskaraz eskuratzeko ekimena jarri du martxan.

Gidabaimena euskaraz lortzeko aukera ematen duten autoeskolen artean Eibarko Solozabal autoeskola dago, eta honako materiala aurkitu daiteke bertan: trafikoaren araudia euskaraz, multimedia programa erakargarria eta azterketa eguneratuez osatutako CDa. Gainera, propio prestaturiko irakasle euskaldunak daude.

Dagoeneko badira baliabide teknikoak eta pertsona aproposak prestakuntza akademikoa eta azterketak euskaraz egin ahal izateko.

Debabarrenera begira, Soraluzeko, Debako eta Mutrikuko Solozabal autoeskoletan dago aukera.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden aukera guztiak kontsultatu nahi dituenak Portaleko Euskara eta Kultura saileko bulegoan eta PEGORAn aurkitu dezake autoeskolen zerrenda osoa.