ARGAZKIGINTZA DOKUMENTALA IKASTAROA MARKESKOAN (UEU)

Udako Euskal Uniberstaeak udazkenerako prestatu duen ikastaroetako bat da Argazkigintza dokumentala.

21 ordukoa izango da eta urriaren 19an hasi eta honako egun hauetan emango da: urriaren 19 eta 26an, eta azaroaren 2, 9,16,23 eta 30ean (asteazkenero), arratsaldeko 5etatik 8etara.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Irudien bidezko adierazpenera hurbiltzea
  • Lan dokumental bat egiten ikastea
  • Nork bere estiloa bilatzea
  • Sormena bultzatzea.

Irakaslea Jesus Mari Arruabarrena izango da, eta ikastaroa argazkigintza bizibide hartu nahi duen jendearentzat, kazetarientzat, artistentzat, hezitzaileentzat, etonografoentzat eta baita edozein argazkizalerentzat ere bada. Komenigarria da aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.

Izena emateko epea urriaren 11 bukatuko da. Izena eman nahi baduzu, sartu http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/349/Argazkigintza%2Bdokumentala edo www.ueu.org gunean.