ILUNABARRIAN, BUAH TXABAL!

Bihar, urriak 19, ...eta Kito! Euskara elkartearen Ilunabarrian ekimenaren barruan Buah txabal! antzezlana eskainiko da Portalean, 19:30ean.

Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako eta Jon Zubiaga  musikagile eta aktoreak antzeztutako lana da. Gazteak eta euskara da gaia.

Antzezlanean gazteen mundua agertzen da "Beti" izeneko pertsonaiaren bidez. Lan honekin 14-20 urte bitartekoen artean dagoen jarrera islatu eta kontzientzia piztu nahi da. Gainera, gazteek batez ere beste sexukoekin dituzten harremanetan dituzten zailtasunak erakutsi nahi dira.

Informazio gehiago http://www.topagunea.org/elkarteak/buah-txabal-antzezlana-ehn-zehar gunean.