AIZKORA HOTSAK GOI MENDIETAN DOKUMENTALA COLISEOAN

Bihar, urtarrilak 10, 19:30ean, Coliseoan Aizkora hotsak goi mendietan dokumentala protagonistekin batera ikusteko aukera izango da.

Filma honetan Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eibartarrak eta Alex Txikonek Pakistanera egindako bidaia kontatzen da. Bidaiaren helburua Felix Iñurrategi Fundazioari kotxe bat bat dohaitzan ematea izan da. 10.000 kilometroko bidaia  egin dute errepidez Alexek eta Bihurrik.

Bidaian zehar euskal kulturaren zatitxo bat erakutsi nahi izan dute Pakistanen, eta horretarako bi aizkora erakustaldi egin dituzte. Gainera Alex Txikon mendizalea, abentura honen bigarren partean, 8.000 metro baino gehiagoko Gashenbrun 1, Gashenbrun 2 eta K2 mendien tonterretara abiatuko da.

Gasteizko Mendifilm Festivalen euskarazko filmarik onenaren saria jaso zuen 65 minutuko iraupena duen filma honek. Bertan bidaia, aizkora erakustaldiak eta mendi igoerak ikusteko aukera ederra izango duzue.

Sarrera 3 €.