BERBA LEHIAKETA

Eibarko bi euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta AEK-k) berba lehiaketa antolatu dute Udalaren lankidetzaz: EIBARKO HERRIA APROPOSEN DEFINITZEN DUEN BERBA LEHIAKETA.

 

Parte hartzeko:

  • Parte hartu nahi duenak Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aukeratu behar du. Web orri honetan duzuen Eibarko Euskararen Hiztegian hitz asko dituzue aukeran.
  • Berbak euskaltegietara joanda edo posta elektronikoz aurkez daitezke: euskaltegiaeibar@telefonica.net / eibar@aek.org
  • Ez da beharrezkoa berba zergatik aukeratu den arrazoitzea.
  • Berbak aurkezteko epea otsailaren 20an bukatuko da.

Botoa emateko:

  • Botoa web orri honetan eman beharko da, otsailaren 23tik martxoaren 2ra bitartean.
  • Aurkeztutako berben artean gustukoen den berba aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin behar. 

Sariak:

Bi sari emango dira:

  1. Irabazlearentzat: Coliseoko emanaldi baterako 2 sarrera ( antzerki jardunaldietakoak salbu), Armagintza Museorako 2 sarrera, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.
  2. Parte-hartzaileen artean zozketa bidez ateratzen denarentzat: Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren  Eibar Oasi Liberala liburua.