EUSKARAZKO TRANSMISIOARI BURUZKO II MINTEGIA EIBARREN

Maiatzaren 8an, asteartea, PORTALEko Areto Nagusian ...eta Kitto! Euskara elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, egun osoko mintegia eskiniko da.

Gaia euskararen transmisioa da. Eta mintegia irakasleei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako eta aisialdiko elkarteei zuzenduta dago.

Izena emateko epea apirilaren 16an hasten da. Mintegian parte hartu nahi dutenek 20€ ordaindu behar dute, bazkaria ere sartuta dago.

Iaz egin zen lehen mintegia eta izandako harrera ona ikusita aurten bigarrena antolatu da.

Egitaraua erantsita duzue. Animatu eta eman izena!!!

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
MINTEGIA egitaraua.pdf930.81 KBapplication/pdfJaso