KANTUZ ETA JOLASTUZ KOMUNIKAZIOA LANTZEN

Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen UEUk Markeskoan Aste Santu ostean eskiniko duen ikastaroetako bat da.

Ikastaro horretan izena emateko epea martxoaren 26an bukatuko da. Kontuan izan Eibarren erroldatuta zaudetenok matrikularen kostoaren %50eko diru-laguntza eskaera egiteko aukera izango duzuela. Diru-laguntza hori Eibarko Udalak ematen du.

Ikastaroa guraso, begirale, irakasle eta gaian interesa duen edonori zuzendua dago, 20 ordukoa da. Informazio gehiago hemen.