"SORMENA LANTZEKO TAILERRA" AUKERA BERRIA

UEUk udaberrirako eskaini duen ikastaro hau bete egin da, eta interesatu dexente geratu direnez parte hartu ezinda, tailerra egiteko beste aukera bat eskini nahi izan dute UEUko kideek. Hona hemen xehetasunak .

Izen-ematea martxoaren 30 arte dago irekita. Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Arazo eta erronkak identifikatzea eta aztertzea.
  • Denok sortzaile garala ohartzea.
  • Sormenaren oztopo nagusiak identifikatu eta hauek gainditzea.
  • Ideiak sortzeko teknikak ezagutzea.
  • Jolasaren bitartez ikasi eta disfrutatzea.