UMEEN BERTSO JAIALDIAK COLISEOAN

Maiatzaren
14an eta 15ean, Coliseo antzokian Eibarko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleak bertsotan ikusteko aukera izango dugu.

Maiatzaren 14an, astelehena, Juan Antonio Mogel eta Ama├▒a ikastetxeetakoak izango dira bertsolariak.

Maiatzaren 15ean, asteartea, La Salle Isasi, Arrateko Andra Mari, Urkizu eta Aldatzekoen  txanda izango da.

Saio biak arratsaldeko 6etan izango dira.

Sarrerak euro batean daude salgai Coliseoko leihatilan, ostiralean 21:00-22:00 bitartean, astelehenean 19:00-20:00 bitartean eta emanaldi egunetan ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.