EIBARKO UDALAK HITZARMENAK SINATU DITU EUSKALGINTZAREKIN

Atzo iluntzean Miguel De los Toyos alkatea Eibarko euskalgintzako elkarteekin bildu zen 2012ko hitzarmenak sinatzeko. Guztira 6 hitzarmen sinatu dira 4 elkarterekin. Hitzarmen horien bitartez honako elkarte eta egitasmoak laguntzen dira diruz:

  • AEKrekin sinatutako hitzarmena¬† 2011-2012 ikasturtean Eibarren euskararen irakaskuntza jarduerak finantzatzen laguntzeko.
  • Badihardugu Euskara Elkartearekin sinatutako hitzarmena Debabarreneko eta Debagoieneko euskara ikertzeko eta hedatzeko egitasmoak finantzatzen laguntzeko.
  • Deba Beheko Bertso Eskolarekin sinatutako hitzarmena eskolaren 2012ko jarduera finantzatzen laguntzeko
  • Eta Kitto! Euskara Elkartearekin 3 hitzarmen sinatu dira:
  1. Eta kitto astekariaren argitalpenadiruz laguntzeko
  2. Txikitxo aldizkaria diruz laguntzeko
  3. Eta Kitto! Euskara Elkarteak 2012an eskainiko dituen tailer eta hitzaldiak diruz laguntzeko

Guztira 77.358 ‚ā¨ esleitu dira.