MAIATZAREN 25EAN KALIAN JOLASIAN

Euskal Jaiaren barruan, datorren ostiralean, 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan 5-8 urte bitarteko umeentzako jolasak egongo dira; betiko jolasak izango dira soka-saltoan egitekoak, esku-jolasak, zapitxoarena... gaur egun gure kale eta plazetan gero eta gutxiago ikusten diren ume-jolasak.

Azken ikasturtean, Eibarko ikastetxe guztiekin adostuta, hainbat jolas landu dira jolas-orduetan.

Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz egitea da. Jolasa garrantzi handikoa da hizkuntza, kultura, gizarte eta haurraren garapenerako. Jolasaren bitartez komunikatzeko gaitasuna handitu egiten da, lankidetzan aritzeko gaitasuna, guraso eta seme-alaben arteko harremana sendotu egiten da, norneraren estimu ona garatzen da, hizkuntza oharkabean barneratzen da, guztiak onurak.

Hemendik gurasoak ere animatu nahi ditugu umeekin batera jolastera.

Ikusi jolask erantsitako artxiboan.

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
Jolas guztiak.doc170.5 KBapplication/mswordJaso