BEGIRALE TITULO OFIZIALA ESKURATZEKO IKASTAROA EIBARREN

Urtxintxa Eskolak 2012ko irailean hasi eta 2013ko otsaila bitartean Begirale Titulo Ofiziala lortzeko ikastaroa eskainiko du Eibarren eta Ermuan.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko 18 urte beteak izan behar dira tituloa lortzeko derrigorrezko praktikak egiten hasi baino lehen.

Ikastaro erdia Eibarko PORTALEA eraikinean emango da eta beste erdia Ermuan, ostiral arratsaldeetan 16:00-20:00 bitartean eta larunbatetan egun osoz. Ikastaroak asteburu osoko bi irteera izango ditu

Matrikularen prezioa 500 € da, baina bi zatitan ordaintzeko aukera dago: erdia matrikula egitean eta beste erdia azaroaren amaieran. Eibarko Udalak matrikularen erdia itzuliko die Eibarren erroldatuta egon eta praktikak Eibarko aisialdi egitasmoetan egiten dituztenei (diru-laguntza hau 2013ko aurrekontuaren baitan egongo da).

Ikastaro osoa euskaraz da.

Izena emateko epea irekita dago 2012ko irailaren 11 arte. Horretarako sartu www.urtxintxa.org gunean. Plazak mugatuak dira.