OPORRAK AFARIKETAN PASATUKO DITUZTE 500 UME INGURUK

Oporrak Afariketan egitasmoak urtetik urtera gora egiten du. Uda sasoian, opor garaian, eskolako lanak bukatuta, jolaserako ordua iritsi zaie Eibarko ume eta gaztetxoei. Iritsi da oporrak Afariketan eta Jolasetan emateko tartea.

Aurten ere Eibarko Udalak Astixa Aisialdi enpresaren eskutik 5-12 urte bitarteko umeentzako oporraldiatxoa antolatu du. Egitasmoaren helburua umeek aisialdi sozializatzaileaz, hezitzaileaz eta osatungarriaz gozatzea da. Bide batez, umeei eskolaz kanpo ere euskaraz jarduteko aukera ematen zaie, eta aisialdian euskaraz jolas eginez disfrutatzeko gunea eskaintzen zaie. Horretarako Astixa enpresako 30 begirale baino gehiagok dihardute gogotsu lanean.