GURASOENTZAKO EUSKARA KLASEAK EUSKALTEGIETAN

Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan 0-12 urte bitarteko gurasoentzako euskara saioak antolatu dituzte IKASI EUSKARA! zure seme-alabak eskertuko dizu lemapean.

Hasierako maila, maila ertaina eta hobekuntza maila eskaintzen dira. Klaseak astelehenetik ostegunera izango dira umeen eskola orduetan. Diru-laguntzak ere egoten dira.

Hasiera maila neurtzeko probak irailaren 19an izango dira PORTALEko ikastaro gelan 17:00-19:00 bitartean.

Interesatuta baldin bazaude, eman izena zure ikastetxean edo telefono hauetara deituta:

  • AEK                                     943 201373
  • UDAL EUSKALTEGIA          943 700912

ANIMATU!!!