EUSKARA BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA EIBARREN

Kontseiluak sustatutako ekimena Eibarren burutuko da bertako hainkat elkartek antolatua. Honako hauek dira antolaketan dihardutenak: Eibarko Triatloi taldea, Klub Deportiboa, ...eta Kitto! Euskara Elkartea, Udal Euskaltegia, AEK eta Euskal Herrian Euskaraz elkartea.

Egun berean Euskal Herriko beste 40 herritan ere egingo da lasterketa. Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.

Lasterketa irailaren 22an izango da goizeko 11etan Untzaga plazatik abiatuta.

4 lasterketa izango dira:

  • 0-6 urte bitartekoena  200m.
  • 7-11 urte bitartekoena 500m.
  • 12-17 urte bitartekoena 1.000m
  • 18 urtetik gorakoena 5.000m

Izen-emateak:

Lasterketaren helburua: euskaraz bizi nahi duen jende guztiaren bilgune izatea eta, nahiz eta euskararik ez jakin, aldarrikapen horrekin bat egiten dutenen ere bai.
Lasteketa ez da lehiaketa izango, ez da dortsalik edo denborarik egongo. Euskaraz bizi nahi dutenen eta horren alde daudenen bilgune izan nahi du.