COLISEORA ALI BABA ETA 40 LAPURRAK ETORRIKO DIRA BIHAR

Bihar, larunbata, Coliseoan Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlana ikusteko aukera izango da 17:00etan. Sarrera 5€ izango da.

Lan hau Borobil Teatroak aurkeztuko du, eta bertan Ali Baba Pertsiako herri baten bizi den egur biltzaile txiroaren gorabeherak kontatuko dizkigute, umeentzako egokia den modu arinean.