LEHEN HEZKUNTZAKO 3. eta 4. MAILAKO IKASLEENTZAKO IKT TAILERRAK

Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako umeek ostiral arratsaldeetan 17:00-18:00 edo 18:00-19:00 bitartean Portaleko Umeen Liburutegian taknologia berrien bitartez marrazkiak, komikiak eta mekanografia lantzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea: PEGORAn otsailaren 18tik 26ra, biak barne. Prezioa Eibarren erroldatutakoentzat 7€, gainerakoentzat 14€.

Tailerra egun hauetan izango da: martxoaren 1ean, 8an eta 15ean.

Landuko diren programak honako hauek dira:

  • TuxTiping jokuaren bidez mekanografia
  • TuxPaintingen bidez marrazketa
  • Pixtonforfunen bidez komiki tirak 

Izena emateko orria  hemen eta informazio gehiagorako begiratu www.eibar.es gunean