NARRASA DA EUSKARAZKO BERBARIK ZATARRENA

Eibarko udal euskaltegiak, AEK-k eta Euskara-Kultura sailak antolatutako lehiaketako emaitzen arabera NARRASA da aurkeztutako berben artean itsusiena.

Guztira 54 berba aurkeztu ditu jendeak, eta web  orri honetan jasotako botoen %22ak eman dio garaipena NARRASA berba aurkeztu duen Izaskun Bustindui eibartarrari. Hurrengo berbarik bozkatuenek botoen %8a jaso dute, eta URRUTIZKINA eta PREFOSTA berbak izan dira.

Epaimahaia ere ados egon da jende gehienaren iritziarekin.

NARRASA berbaren esanahia eta erabilera hemen ikus ditzakezue. Irabazlearen hitzetan "NARRASA zarela etxeko batek esanez gero, badu goxotasun puntu bat, ez da hain berba gogorra. Gehienetan esan nahi du aitari edo amari ez zaiola gehiegi gustatzen zure janzkera zarpaila. Edonork etxekoa edo gertukoa ez den norbaiti buruz erabiltzen duenean berba latza da , gehienetan zikinarekin eta makurrarekin du lotura. Horregatik iruditzen zait itsusia. Lehiaketaren berri izan nuenean, ez nuen zalantzarik izan; burura lehenengo etorri zitzaidan beraba horixe izan zen. Eta ikusten dut beste jende asko ere iritzi berekoa izan dela".

Irabazleak Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza museoa bisitatzeko beste bi sarrera, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Debarroko Oasi Liberala liburua irabazi ditu.

Parte hartzaile guztien artean ere zozketa egin da eta Kalamuako Parlamentua jokoa eta Debarroko Oasi Liberala liburua Nuria Fernandez de Arroiabe aramaioarrari sueratu zaizkio.

Zorionak bioi!