EUSKARAZKO IRAKURKETA KLUBAK OPORRAK HARTU DITU UDAZKEN ARTE

Urtarrilean hasi eta apirilean bukatu da euskarazko irakurketa kluba.

Hilean behin, astearte arratsaldez, 15 lagun inguru idazlearekin berba egitera elkartu dira  Juan San Martin Udal Liburutegiak antolatutako  saioetan.

Tarte horretan parte hartzaileek 4 nobela irakurri eta idazlearekin komentatzeko aukera izan dute. Lehen aldi honetan nobela beltza landu da. Egun horietan liburutegira gerturatu direnek Harkaitza Canorekin, Joseba Lozanorekin, Hasier Etxeberriarekin eta Jon Arretxerekin eurek idatzitako nobelaren gainean hausnartu eta komentarioak egiteko aukera izan dute.

Nobela sakonak, arinak... denetik izan da: Twist, Argiaren erreinua, Eulien bazka eta Tangerko  ametsak

Jendea gustora geratu denez, datorren udazkenean, iraila-urria bitartean berriro ekingo zaio irakuketa klubari. Asmoa Gabonak bitartean hiruzpalau saio egitea da. Oraindik ez dago erabakita zein literatur gai landuko den. Proposamenak egin daitezke albiste honi iruzkina eginez edo udal liburutegiko blogean.