EIBAR.ORG AZTERGAI 2013KO JUAN SAN MARTIN BEKAN

Maialen Odriozola zumaiarra izan da 2013ko Juan San Martin bekaren irabazlea. Berak aurkeztutako proiektua Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik izan da.

Maialen kazateria da formazioz eta Eibar.org blog komunitatea hartuko du ikerketa objektu bezala. Eguneroko kronista ote  dira blogariak? Gogoeta egingo du, beraz, blogarien funtzioen inguruan. Baina Eibar.org ataria blogez aparte atal gehiagok ere osatzen dute. Hori dela eta, web orriaren analisia egingo da alderdi guztiak aztertuz, eta atal horiek herri informazioan eraginik duten ikertuko da.

Bekaren deialdi honetara 11 proiektu aurkeztu dira, eta epaimahaiak, azaroaren 20an bilduta, Maialen Odriozolaren proiektua saritzea erabaki zuen aho batez.

Beka hau 9.000 €koa da eta Eibarko Udalak kaleratzen du Udako Euskal Unibertsitatearekin lankidetzan.