BIHARGIN FINA HITZ BIKOTERIK POLITENA

Otsailean martxan jarri zen berba lehiaketaren emaitza gaur jakin da.

Bai botuen bitartez, bai epaimahaiaren iritziz, aurkeztu diren berba bikoteen artean politena BIHARGIN FIN izan da, proposamena egin duena, eta ondorioz lehikaetaren irabazlea, M. Isabel Aguirrebeña izan da. Botoen %24a jaso du eta epaimahairen iritziz ere horixe izan da aurkeztutakoen artean politena.

Saria Coliseoko emanaldi baterako bi sarrerak eta Armagintzaren Museorako bi sarrerak osatzen dute.

BIHARGIN eta FINA sarri lotzen diren berbak dira. Gainera BIHARGIN berba Eibarko euskararen bereizgarrietako bat da.

Parte hartu duten guztien artean ere zotz egin da, eta Mikel Arrillaga izan da zoriko. Berak aurkeztutako berba bikotea AZAL GOGORRA izan da, eta berarentzat izango dira Eibarko Udalak argitaratutako Gotzon Iparragirreren Eibar, oasi liberala liburua eta Kalamuako Parlamentua   jokoa.

Epaimahaiaren iritziz eta izandako botu kopuruarengatik aipamen berezia merezi dute honako berbek ere:

 

 

 

 

.