Otsailaren 24an bukatzen da lehiaketan parte hartzeko nanoipuinak aurkezteko epea.
Zer egin behar da?
- 200 karaktere erabilita pasadizo barregarri, beldurgarri edo amodiozkoren bat idatzi.
- Nanoipuina helbide hauetakoren batera bidali: euskara@eibar.eus eibar@aek.eus euskaltegia@eibar.eus
Horiek denak web gune honetan jarriko ditugu eta nahi duenak gustokoen duen nanoipuinari aldeko botoa eman ahalko dio.
Bi sari egongo dira: lehena epaimahaiak erabakitakoarentzat eta bigarrena boto gehien jaso duenarentzat.