Zein da gustokoen duzun nanoipuina?

Irakurri 200 karaktere edo gutxiagoko ipuintxo hauek eta eman botoa gehien gustatu zaizunari

Elkarren ondoan eseri ziren. Segundo batzuk aski maitemintzeko. Hitzik ez; begiradak eta irribarrea nahiko. Eskutik helduta, aspaldiko bikotea bailiran atera ziren bagoitik. Ohiko trena galdu izanak betiko batu zituen Ane eta Noa.
1% (5 botu)
Urte luzeak eman zituen bikotekidearen maitasunean preso, baina gurutze-bidea amaitzear zen. Ezagutu berri zuen lagunak zabaldu zizkion begiak: maitasuna barik, mendekotasuna zen. Watsap bidezko agurra; ez zuen gehiago merezi.
0% (Boto 1)
DO, RE, MI entzuteak alaitu egiten zuen; FA, SOL, LA aditzeak dardarizoa eragin. SI notak, berriz, hunkitu. Ukeleleari ateratako soinu horiek barreneraino iritsi eta barruak husten ere laguntzen zioten. Osagarri bezain sendagarri.
0% (0 botu)
Bart gauean zuekin ametsetan egin nuen, nagusitan nolakoak izango zareten ikusten zintuztedan. Zein azkar pasa den hamarkada hau! Amatasunak utzitako aztarnak gorputzean daramatzat eta behin izan nintzenaren arrastorik ez. Nor naiz? Ni neu.
31% (158 botu)
Nik EZ esan nien, Haiek BAI ulertu nahi izan zuten. Nik ASKI DA erregutu nien, Haiek SEGI GOGOR ulertu nahi izan zuten. Haiei ERRUGABE esan zieten, Nik ERRUDUN ulertu nahi izan nuen...ZERRI BASATIAK!!!
1% (4 botu)
Txanogorritxo dut ezizena eta ezin naiz joan amonaren etxera otsoak leku guztietan daudelako. Amonak segurtasun alarma dauka, baina ez larrialdi zerbitzurik, ezta WiFirik ere. Horregatik UPS bitartez bidaliko diot nire maitasuna.
1% (5 botu)
Behin, gau osoa ia lorik egin gabe pasatu nuen, bueltak ematen. Esnatu nintzenean dena hankaz gora zegoen, ebasleak bitxiak lapurtu zizkidan. Hau bai amets gaiztoa!
0% (0 botu)
Ba ziren bi nekazari, beti elkarri irabazi nahian. Apustuak eginez beti galtzen zuen ahula zenak. Baserria baino ez zeukan eta azken apustuan jokatu zuen. Bere bizitzan lehen aldiz irabazi zuen hartan.
0% (Boto 1)
Estatua txikitu nahi izatea leporatzen zaie kataluiniarrei. Salatzaileak, aldiz, hitzik partekatu gabe; amen: zu hor eta ni hemen. Aitonak zioen bezalaxe: bururik ez eta txapela nahi.
1% (4 botu)
Zoriontsu bizi zen, inongo arazorik gabe, dena zoragarria zela pentsatzen zuen. Baina bizitzak ustekabea zeukan beretzat, aitaren heriotza heldu eta bat-batean beste mundu batean zegoela ohartu zen.
0% (2 botu)
Irten zen karakola kalera. Bere karrozeria tailerrean konpontzen zegoenez, baretzat hartu zuten. Zelako negarrak egin zituen. Harrezkero, itxurak bost! Beraz, ez zuen tailer bat zapaldu ere egin.
0% (2 botu)
Udako oporretan, Extremadurako Guadalupe mendikatean geundela, zerutik bola berde erraldoi bat erortzen ikusi genuen. Zerua berde-berde jarri zen. Bengala bat zelakoan, meteoritoa zen.
0% (0 botu)
R. barrura doa, kalean hotzegi. Norbait begira atzean. Burua biratu eta neska, berari so. Mahaira hurbildu eta neskaren oharra: "ez zaitut ezagutzen, maite zaitut". Kafea hoztu da neskaren zain.
0% (0 botu)
S.D. Eibarrek sare sozialetan bideoa argitaratu du Haurren Minbiziaren Egunarengatik. Ostiralean, Ipuruan, ohorezko sakea egin zuen minbizidun ume batek. Bertako batek baino gehiagok negar egin zuen.
0% (0 botu)
Bergaran lanean nenbilela, bezero berezia nuen, ez ahazteko modukoa. Gaztainak nahi eta beti ehun eskatzen zuen. Ez pentsa edozein hartzen zuenik! Ondo aukeratutako ehun politenak hartzen zituen.
0% (0 botu)
Hiru-lau urte nik, aitaren gainean etzanda, zeruan. Jendean hasi zen negarrez. Bertan egon nahi nuen baina izebak laga ez. Aita mimosoa zen. Ez dut haren argazkirik, atorrik... gogorapenak besterik ez.
0% (Boto 1)
Behin norbaitek esan zidan: - "Begiak itxi, primeran ikusiko duzu..." - Isildu, ozenago hitz egingo duzu... - Ulertzen? Errealitatetik ihesi nenbilela, parez-pare ikutu nuen egiaren usaina.
0% (Boto 1)
Larunbatero lez, zalditegira goaz. Zaldiak garbitu eta prestatuta, gainera igo eta pasiatzera. Pasiara liluragarria da. Atzean arnasa somatzen dugu. Zezen beltz-beltzarena. Trostan desagertzen gara.
0% (0 botu)
Andrezale amorratua zen, baina emandako hitza betetzen zuen. Emazteari zin egin zion betikoz maite izango zuela. Egunsentiak besarkatuta aurkitu zituen. Gorpuak, hotzak.
0% (0 botu)
"Ea noiz goazen Arrateko elizara berriz" Baina utzikeriagatik beste udaberri bat igarotzen zen joan gabe. Barkatu berandutzea ama, eta eskua zabalduz hatzen artetik zure errautsak erortzen uzten ditut Ama Birjiñaren oinetan.
0% (0 botu)
Bazihoan behin ipuin txiki bat ipuin jaioberriari eskuz elkarri. Bide erdian jaioberriari otu zitzaion itauna. Noraino? Ilargiraino. Zergatik? Handia da argia, luzea bidaia. Eta barretxo bat isotu zitzaion jaioberbatiari.
0% (0 botu)
Ohituren katea itsua apurtzean soilik izan nuen aukera inoiz inork altxatu gebeko ke beltzezko hesia gaindituz zentzumenen landara atera, lore pozoitsuen lurrina arnastu eta bizitza maitatzen hasteko.
0% (Boto 1)
Ekaitzak argiak itzali ditu. Bakardade ilunean hiria zeharkatzen ari naiz beldur barik, ilargiaren eraginez nire itzala nirekin doa eta. Arnasa moztu zait gaur ilberri dagoela konturatu naizenean.
1% (3 botu)
Gau ilun batean bakarrik noa etxera. Takoi-hotsa, ttipi-ttapa, bihotz taupadekin sinkronizatu dut urduritasuna baretzeko asmoz. Odola izoztu zait zapatilak daramatzadala konturatzean.
0% (Boto 1)
Goizero zure berotasunak pizten nau. Harresi guztiak jausten zaizkit laztantzen nauzunean. Zure edertasunak desarmatzen nau. Gurea ez da amodio-historia, pasio-istorioa baizik.Sinadura, Ekilore
0% (0 botu)
Handik mende askotara etorri zirenek aztarna bakarrak topatu zituzten lurrean erdi ezkutatuta: bola bat zerura jaurtitzen zuen giza figura, eta EIBAR FT inskripzio enigmatikoa; eta hala eraman zuten bere planetara mundu ezezagun haren oroigarritzat.
0% (0 botu)
Urrunago joan nahi nuen, baina geldiarazi egiten ninduten: "kontuz, hortik ez". Urteak aurrera, libre naiz mundua trabarik gabe esploratzeko. Lastima gurasoak hemen ez egotea, ez nengokeen hiltzeko zorian amildegitik erortzen.
0% (Boto 1)
Nire alaba Coliseora joan zen magia-ikuskizun batera. Magoaren txapeletik untxi bat agertu zen, eta ihes egin zuen. Magoak ezin zuen untxia harrapatu. Azkenean, denak barrez lehertzen, untxia harrapatzen.
1% (7 botu)
Esaten zenuen maitasunagatik ematen zenidala masailekoa, maitasunagatik heltzen lepotik, bultzatzen lurrera, jotzen ostikoz, egiten iseka. Ez baneki bezala zein hitz ederrak diren arnasa, eskutik, aurrera, larrua eta irribarre.
0% (Boto 1)
Txikitan maniatikoa nintzela, behin eta berriz garbitzen nituen eskuak. Amak errieta egiten zidan Afrikan ez zuten ura xahutzen nuelako. Orain bertan bizi naiz boluntario, eta oraindik ezin izan dut nire kontzientzia zuria garbitu.
0% (0 botu)
Eskailera mekanikoetan igo naiz. Inor ez da itzuli goitik. Egin behar dut. Bizitza atzean utzi. Amaieran ate bat dago. Ireki egin da. Eta orduan pentsatu dut: "Egongo al da San Blas opilik beste aldean?"
0% (2 botu)
2018ko Sagardo Eguna. Udaletxe ondoan ezagutu zintudan. "Txotx!" Begiradak, txantxak, musuak. "Bixar arte!" zure edalontzia oraindik etxean daukat. Ezpainetako gorriaren marka marroitzen hasi da.
56% (288 botu)
Behin joan nintzen mendira. Ikusi nuen zuhaitz bat, ederra, sagarrekin. Hartu nuen bat jateko, eta belar artean lore bat ikusi nuen. Sagar-mutxikina lurrera bota nuen. Ea ba!
0% (Boto 1)
Nire amama orain dela aste bat azokara joan zen eta handik txori bat ekarri zuen. Zuek pentsatuko duzue nahi duzuena, baina txoriak eta nik egunero hitz egiten dugu. Batzuetan, euskaraz, eta beste batzuetan, txioka.
1% (5 botu)
Teoria absurdoa zeukan: Egunkariak Errealeko zale gazte eta lerdenen argazkiak ekartzen zituela, eta Eibarkoen artean zale, lodi, zarpail edo zatarrak besterik ez. Horregatik, gure argazkia atera zutenean, zer pentsatua eman zidan.
0% (2 botu)
Bala zulotik pasa zen. A ze kontraesana! Bete betean asmatu du, baina itua gure laguna zen. Jolastea baino ez genuen nahi. Kargatuta zegoen. Nork uzten du eskopeta ume baten eskura? Amesgaiztoa hasten da.
1% (5 botu)
Gogoan izan esaldi hau: 8 urte 200 karakteretan hilko da. Jolasten aurkitu genuen. A ze ilusioa! Ezkutatu eta tiro egingo dizut. Horrela 200 metro distantzia izan zen eta 8 hil bitarteko segundoak.
0% (Boto 1)
Berbetan. - Zer zabiltza? - Bihotz taupadak entzuten. - Zureak? - Ez! Kar, kar, kar! Nik ez dut bihotzik. - Orduan, norena? - Edonorena, noski! - Zergatik? - Nora joan behar dudan jakiteko. - Nor zara ba? - Heriotza.
0% (Boto 1)
Bi lagun kafea hartzen ari ziren tabernan, eta zer egiten zuten erretiratu ondoren kontatzen ari ziren. Batek mandatuak egiten zituela, besteak, Joxepek arabe ikasten zuela. Lagunak zaila zela esan zion. Ez, erraza da, ARABE aquí, ARABE allá... je!!
0% (0 botu)
Oporretan Sardinian egon nintzen. Hiri batean kotxea galdu genuen. Carabinieriak topatzean "gure italieraz" arazoa azaldu genien. Google-mapekin kotxea aurkitu eta patruila-autoan eraman gintuzten.
1% (3 botu)
Aspaldi nire lagunak eskua ebaki zuen. Odoletan hasi zen, eten barik. Horrela, ospitalera joan ginen. Denbora luzea egin zuen. Azkenean irten zen momia bezala. Hain larria izan da? Ez, artaziak ez dituzte topatu, horregatik benda guztia lotu didate.
0% (2 botu)
Txikitan Kalamuara joaten ginen eta gure osabak pezeta bana ematen zigun euskaraz egiten bagenuen. Gogoratzen dut han esaten zigula: "Euskal Herri nirea ezin dut maite, baina non biziko naiz zugandik aparte"
1% (5 botu)
Botoak guztira