Nor da arrainaren jabea? Asteburuako buruhaustea

Asteburu honetarako erronka honako hau duzue: Nor da arrainaren jabea?

Kale batean kolore ezberdineko bost etxe daude. Etxe bakoitzean nazionalitate desberdineko pertsona bat bizi da. Bost jabeak oso desberdinak dira: edari desberdinak edaten dituzte, zigarro marka desberdinak erretzen dituzte eta bakoitzak maskota desberdina du.

 

  1. Britainiarra etxe gorrian bizi da.
  2. Suediarrak txakurra du.
  3. Daniarrak tea hartzen du.
  4. Norvegiarra lehenengo etxean bizi da.
  5. Alemaniarrak Prince erretzen du.
  6. Etxe berdea zuriaren ezkerraldean dago.
  7. Etxe berdearen jabeak kafea edaten du.
  8. Pall Mall erretzen duenak txoriak ditu.
  9. Etxe horiaren jabeak Dunhill erretzen du.
  10. Erdiko etxean bizi den gizonak esnea edaten du.
  11. Blends erretzen duen bizilaguna katu bat duenaren ondoan bizi da.
  12. Zaldi bat duen gizona Dunhill erretzen duenaren ondoan bizi da.
  13. Bluemaster erretzen duen jabeak garagardoa edaten du.
  14. Blends erretzen duen bizilaguna ura hartzen duenaren ondoan bizi da.
  15. Norvegiarra etxe urdinaren ondoan bizi da.

 

Erantzuna astelehenean emango dizuegu.

Animatu eta jarri zuen erantzunak iruzkinetan.

Asteburu ona izan!