Zer esan nahi du izenburuko atsotitzak? Ba, gaztelaniaz askotan erabiltzen dugun "cada oveja con su pareja"ren parekoa da.
Kontua da gaur sukaldeko arasa erori zaigula, eta orain eltzeak eta tapak nahastuta daude. Kapaz izango zara eltze bakoitzari bere tapa jartzeko?
Ea atsotitz hauek zuzen osatzen dituzun:
BABA ZURIAK zapiak hara
BALIZKO ERROTAK goseak hil
BOST XENTIMOKO PUPUA irinik ez
GAZTEAK BALEKI ipurbeltz
HAIZEAK NORA zaharrak baleza
HARTZEKO PRONTO eta hamar xentimoko trapua
NAGUSI ASKOREN ASTOA emateko tonto
NERIA NEURETZAT indarra atzean
OGI GOGORRARI zuria erdibana
TOPINAK GALDARIARI hagin zorrotza
Erantzunak bihar!