Egun hauetan ohikoak dira datuak eta kopuruak. Horrelakoetan ehunekoak ere askotan ematen dira. Baina nola esan behar da?
Ea zuzena aukeratzen duzun?
- %85 ALA % 85 idatz behar da?
- EAEko biztanleriaren % 68a abstemioa da lanegunetan ALA % 68 ?
- Ikasleen % 75ak gainditu du azterketa ALA % 75ek?
- Elkarrizketatuen % 51,75ek aldeko jarrera du ALA dute?
Hemen azalpen batzuk:
% ehuneko ikurra ehuneko irakurriko dugu. Ondoan zenbakia adieraziko dugu.
Zuriune bat utziko dugu % ikurraren eta zenbakiaren artean: % 5.
% ikurra letraz idazten badugu, bi aukera ditugu: ehuneko hogei edo ehuneko 20.
Ikurra erabiltzen badugu, bakarrik aukera hau: % 20
Orohar, mugagabean deklinatzen dira: Herritarren % 80k uste dute kiroldegi berria egin beharko litzatekeela.
Deklinabide marka zenbakiari lotuta idatziko dugu, marratxorik eta hutsunerik gabe: % 80k
Aditza singularrean jar daiteke: Ikasleen % 78k garaiz egin ditu lanak; EDO pluralean : Langileen % 20k aukeratu dute ordutegi jarraitua.
Orain, begiratu berriro ere hasierako esaldiei. Zein da zuzena?
Erantzunak bihar!