Ea zenbat soziolinguistika dakizun

Datu soziolinguistikoak. Ea zelan erantzuten diezun galdera hauei:

1. Noiz izango da 2020ko Euskaraldia?

a. Aurrekoan bezala, astebete izango da, azaroaren 26tik abenduaren 3ra

b. Oraingoan bi aste izango dira, azaroaren 20tik abenduaren 4ra

2. Zein da 2020ko Euskaraldiaren leloa?

3. Zein da euskararen eremu osoan hiribururik euskaldunena eta erdaldunena?

a. Euskaldunena Bilbo eta erdaldunena Gasteiz

b. Euskaldunena Donostia eta erdaldunena BAM (Baiona, Angelu eta Miarritze)

c. Euskaldunena Donostia eta erdaldunena Iruña

4. Baieztapen hauetako zein da gezurra?

a. 1991n euskaldun kopuru handiena 65 urtetik gorakoen artean zegoen

b. 2016an gazteak (16-24 urte bitartekoak) ziren euskaldunenak

c. 50 urtetik gorakoen artean handitu egin da euskaldunen kopurua

5. Zenbat euskaldunek dute erraztasun handiagoa euskaraz erdaraz baino?

a. Laurdenak

b. Erdiek

c. % 10ek

6. Eta sare sozialetan, zenbatek erabiltzen dute euskara?

a. % 14k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du

b. % 10ek erabiltzen du euskara

c. % 25etik gora da erabilera sare sozialetan

Erantzunak bihar ikusgai