Erantzunak. Munduko hizkuntzen artean, euskara non?

Hemen dituzue atzoko galderen erantzunak:

Munduan 6.700 hizkuntza daude UNESCO atlasaren arabera.

XXI mendean hizkuntzen erdia inguru desagertu daitezke. 1950etik 241 hizkuntza desagertu dira.

400 hizkuntza daude munduan milio batetik gora hiztun dutenak, eta horietako bat euskara da. 

Unescoren arabera euskara egoera zaurgarrian dago, hau da, ez dago guztiz salbu. Izan ere, umeek ikasi eta hitz egin arren, ez da esparru guztietan erabiltzen.

Euskarazko Wikipediak frantsesezkoak baino jarraitzaile gehiago ditu Twitterren eta munduko 7.a da jarraitzaile kopuruan.