Datu soziolinguistikoak. Erantzunak

Datu soziollinguistikoak.

Euskararen erabilera zenbatekoa den jakiteko kale-neurketen inguruko ariketaren erantzunak:

1. Noiztik egiten dira kale-neurketak?

Erantzuna: Neurketaren I. edizioa 1989an egin zen, eta azkena, VII.a, 2016an burutu da.

2. Nola jasotzen dira datuak?

Erantzuna: behaketa bidezko datu-bilketa da; alegia, mintzatzen ari denari ez zaio ezer galdetzen, entzun eta hizkuntza jasotzen da modu objektiboan.

3. Euskal Herri mailako azken kale neurketa, 2016koa,

Erantzuna: Euskal Herri osoko 144 udalerri neurtu dira, eta 187.635 elkarrizketaren nahiz 515.260 solaskideren informazioa bildu da.

4. Eibarren ere 2016an egin zen azkenekoa?

Erantzuna: Eibarren urtero egiten du neurketa …eta kitto!-k, azkena 2019an egin zen.