Gaizki-ulertu lehiaketako irabazleak

Epaimahaiaren saria Ainhoa Argoitiak irabazi du gaizki-ulertu honekin:

" Nere ahiztiari pasau jakon aspaldi, bere lagun Anekin gelditzeko. Etxeko telefonotik deitu zion sei zenbakixak banan-banan markauta.

-¿Si?

- Kaixo (ze arrarua Anen etxekuak erderaz), Ane dao?

-¿Queeeee?

- Ane dao?  (Ànedàooo?)

- ¡¿Nevaaar?! ¡Aquí que va a nevar! ..."

Boto gehien jaso dituen gaizki-ulertua Paulino Hernandezena da. 


"Euskaltegian irakasleak galdetu zidan ea hil ondoren nire gorpuarekin zer egitea gustatuko litzaidakeen. Nik erantzun nion nire "arrautzak" itsasora botatzea gustatuko litzaidakeela. Aurpegi arraroak sumatu nituen inguruan, baita barre txikiak ere. "arrautzak" eta "errautsak" nahastu nituen, antza.