erramu (erremu). iz. (TE). Laurel (Laurus nobilis). Lixibiari erramu orrixak sartzen jakoz egosterakuan, zapixak usaiñ ederra atara deixen. / Gure ama zanak urtero ipintzen eban erramua atian. Ultza txikitxo bat zenkagun ataiko atian, eta hantxe. Erramu bedeinkatu adartxua hartu, eta atian ipini. Urtero-urtero hori. Ik. ereinotz. Ezagunak izan arren , Eibarren ixa ez dira erabiltzen inguruetako herrixetako ereiñotz eta elauntz; erramu da erabiltzen dana.
Erramu-domeka. iz. ber. (TE). Domingo de Ramos. Erramu-domekan, herriko aintzailliak juaten ziran prozesiñuan gero euren ate gaiñian agertuko zan palma adarragaz.
Erramu-egun. iz. (TE). Día de Ramos. Erramu-egunian, erramu adarrak bedinkatzen ziran ataiko aterako, oiñaztua aldentzeko.
erramu-arbola. iz. (TE). Laurel, árbol. Erramu-arbolia, ostrua galtzen ez daben zugatza da.