karabixa [karobi]. iz. (TE). Calera, horno de cal. "Kareharrixa kixkalduaz kare bizixa egitteko erabiltzen dan labia" (ETNO).
Nola kareharrixa dan gehixena gure mendixetan, ugari ziran karabixak. / Karie eitten da, karabixa-zuluen... lehelengo hormia ein gora. Ta harrixe barruen tolostu, ta barruen karabixa-zuluai... Iñoiz ez dozu karabixa-zulorik ikusi? Aurretik, behetik, zulotxo bat eukitzen dau, ta harrixe arkue ein bai? sua azpixen eitteko bestekue, ta goixan dana harrixe, arkue eindde, hormie eindde zubixa moduen. Ta arkue eiñ, ta ha zulotik egurra sartu, harrixa erre artien. Harrixe erre eitten da, ta harrixe erretakuen, behera jausten hasten da, bidera, zulue betetzen. Karie eitten dau harrixek urtu ezkero; haustu eiñ. Erre ta erre; arte-egurra emon karie erretzeko. Ta arte-egurra berue da ba; arte-egurra sartu ta sartu, ta hiru bat egun.... Amaierako -a berezkua dauka eta mugatuan normalian karabixia esaten da, baiña karabixa be entzun leike iñoiz.
karabixia erre. du ad. (ETNO). Hacer cal.