Bilaketa aurreratua

karegintza
karegintza. iz. (TE). Fabricación de cal. Karia egitteko lanbidia. Kare-egitten jardutia. Lehenago karegintzia leku askotan zan. / Karegiñan ibilitta nago ni Asuntzan laguntzen; ibilitta nago kanpuen. Etxien ez, baiña. Ni gaztie nitzala etxekuek amaittu zien, baiña Asuntzak ointsuen eiñ eban karabixa, oin dala 40 bat urte, ala... Orduen sasoi baten karabixa erretzen laguntzen izeten giñen, ta neu be Arandotik izenda nago, karabixa erretzen. Gabien, gabien, hari beti segidu bihar jako erreko bada amatau barik; azpittik, han zulotik egurra emon ta egurra emon; karabixia erretzeko lehenik egur pillo handixe ein bihar izeten zan, egur pilla handixa erretzen dau ha(re)k harrixa erre orduko! Egurra artie, arte-egurre. Beruena haxe. Otie be iguel! Edozer. Baiña sartu bardiñien beruena arte-egurre... Gaztaiñie-edo sartzen badotsazu, eskasago, hilddague. Baiña arte-egurra berua, ta pague be ona; pague ta artie ta horrek, sua eitteko onak. Gero karie eindakuen soluen bota, azalien, zuri-zuri. Hori kariori, kokue erretzeko, lurra garrazteko ona izeten da hori. Kariek lurra garbittu eitten dau!. Ik. kare bizi, kareharri, karatx.