2 . oin [orain]. adlag. (TE). Ahora. Oin, teillatu gaillurrian adarra jarri dogunetik, guazen jan-eranera. / [Gaitzizenak] Eibarren be oin hainbeste entzuten ez badira be. (Zirik 82).
oin arte [orain arte]. adlag.-lok. (TE). Hasta ahora, hasta la fecha. Oiñ arte (ez dot) iñoiz holakorik ikusi.
oin artekuak apurtu. esap. (EEE). Traspasar / rebasar el límite. "Baten batek aparteko gauzaren bat edo disparateren bat esan edo egiten duenean esan ohi da" (EEE, 46).
Demontre! Heuk apurtu dittuk oiñ artekuak, abendua hill?! (Zirik 71). Orain artekuak tapau be esaten da.
oin artian [orain artean]. adlag.-lok. (OEH). Hasta ahora. Egon zaittez ziur [...] oin artian bezela gurako detsurala. (Ibilt 480).
oin aurretik [orain aurretik]. esap. (TE). Antes de ahora. Oiñ aurretik be baziran horretariko matazak.
oin azkenengo. adlag. (VO). La última vez, la vez anterior. Oiñ azkenengo ikusi giñuazen Elgoibarren.
oin dala [orain dela]. esap. (TE). Hace x días, semanas. Oin dala hiru urte, gaur bezelako egun baten, holako lekutan izan nintzan. / Oin dala zazpi urte, Jauna, ezagutu neban Vigier-ko Damia, Bedorren loibia. (Ibilt 483).
/ Aita Donosti, oin dala urte asko Eibarrera etorri zan konferentzia bat emotera. (Zirik 104).
Ik. dala.
oin ezkero (oin ezkerio, oin ezkerik, oin ezkerikan) [orainez gero / honezkero]. adlag. (TE). Para ahora, ya. Oiñ ezkero mutill haundi einda eukiko dozu semia. / Oiñ ezkerik, egositta egongo da okelia.
/ Ez dot hartu erlojorik, baiña oiñ ezkerik badira bostak.
/ Oiñ ezkerikan aberastuko zan.
/ Oiñ ezkero han be izango dittuk gallegu mordoren bat piñu ebaten. (Zirik 23).
/ Oiñ ezkero hemen be laster izango juagu. (Zirik 22).
/ Lagaik atia zabalik, esneduna be oiñ ezkero laster izango dok eta. (Zirik 25).
Ik. honezkero.
oin hurrengo [orain hurrengo]. adlag. (TE). La última vez, la vez anterior. Oiñ hurrengo Donostian izan giñanian, ederto ibilli giñan.